Udako entsalada Idiazabal gaztarekin
Idiazabal gazta ardi latxaren esneaz egiten da; ardi latxa Pirinioetako espezie tipikoa da, txikia eta landatarra; buru ilun edo ilehoria du eta bazka-zikloetara oso ondo egokituta dago: neguan beheko haranetan eta gainerako urte-sasoietan goiko belardietan. Jeztea eskuz egiten da martxoa eta uztail artean.
Idiazabal gazta bere ñabardurak ahogozatzeko aukera ematen duen produktua da, bere zaporea, bizia eta orekatua, nahastezina baita.
Osagaiak:
- Eskarola
- Lollo (rosso)
- Treviso
- Haritz-hosto uraza
- Uraza arrunta
- Tipula
- Kuiatxo edo kalabazina
- Ozpina
- Patata
- Olioa
- Gatza
- Idiazabal gazta
- Almendra txigortu xaflatua
Prestatzeko modua:
Uraza edo letxuga motak nahastu patata fin-fin ebaki (pospolo eran) eta frijituarekin
Ondoren, gura legez maneatu olio, ozpin eta gatzaz.
Tipula uztai gisa ebaki eta kuiatxoak xaflatan, biak ere fin-fin.
Irin apur batean pasatu eta frijitu. Tipula-uztaiak eta kuiatxo-gurpilak letxuga gainean ipini gazta-xafla batzuekin batera eta azkenean almendra-xafla txigortuekin apaindu.