Txahal-txuleta tximitxurri saltsaz
Osagaiak:
- 2 txuleta, txahal ekologikoarenak, kilo erdikoa bakoitza
- Oliba-olio birjina estra
- Gatz-ezkatak
- Gernikako piperrak
- 4 patata txiki egosita azal eta guzti
Tximitxurri saltsa egiteko:
- 5 koilarakada (40 gr) perrexil, txiki-txiki eginda
- 3 koilarakada oregano lehor
- 2 koilarakada kaiena ehota edo malutatan
- Koilaratxokada bat gatz
- Koilaratxokada bat piperbeltz beltz eho berri
- 2 berakatz-ale fin-fin txikituta
- Kikara laurden (50 ml) ur epel
- Kikara erdi (125 ml) ardo beltz ozpin
- Kikara bat oliba-olio birjina estra (Argentinan ekilorea erabiltzen dute)
Prestaketa:
Bezperan prestatu tximitxurri saltsa:
1. Nahastu oregano lehorra eta kaiena ehoa baso laurden ur epelaz, eta gutxi gorabehera 5 minutu laga hidratatzen
2. Erantsi piperbeltza, gatza, berakatza txiki-txiki eginda eta perrexila. Nahastu ondo.
3. Erantsi ozpina eta olioa eta nahastu.
4. Eraman kristalezko ontzi batera eta hozkailuan eduki 24 ordu gutxienez.
Txuleta prestatzea:
1. Sutan berotu zartagina, ahal bada burdinazkoa, eta ketan hasten denean, erantsi oliba-olioa eta olioz igurtzi txuleta pintzelaz.
2. Erre txuleta 2-3 minutu gutxi gorabehera, eman bira eta erre beste 2 minutu beste aldetik, baina gutxi eginda laga. Gehiago eginda gura bada, laga beste 1-2 minutu alde bakoitzetik.
3. Zartaginean geratzen den beroaz, erre Gernikako piperrak eta patata egosiak azal eta guzti erditik zabalduta.
4. Txuletari eta piperrei mahaira ateratzerakoan bota gatza, eta atera tximitxurri saltsa, Gernikako piper eta patata txigortuekin.
Ondo-ondo erretzeko aholkuak:
- Erre baino 20 minutu lehenago atera txuleta hozkailutik, girotuz joan dadin eta egiterakoan erdikoa hotz ez geratzeko.
- Ez gazitu eta ez sastatu okela kozinatu baino lehen, deshidratatu egiten baita, eta lehortu.
- Ohiko sukaldaritza aukeratzen bada, burdinazko zartaginean erretzen da hobekien, burdinak ezin hobeto kontserbatzen, jasotzen eta banatzen baitu beroa.
- Ez eman bueltak txuletari zartaginean. Egin alde batetik eta ongi itxita eta eginda dagoenean, pintza batzuez buelta eman eta beste aldetik egin.
- Gatza mahaira ateratzerakoan bota.
- Egin ondoren, ebaki aurretik laga okelari 1-2 minutu artean pausatzen, zukuak ondo bana daitezen pieza osoan.
Sweet & Sour blogaren eskutik
17/05/2017 Kategoriak: Errezetak Etiketak: Hortalizas