Tomate-zopa hotza

Osagaiak:

  • kilo bat tomate
  • 150 gr Idiazabal gazta
  • 1/4 litro ur
  • albaka
  • olioa
  • Jerez ozpina
  • gatza eta piperbeltza

Egiteko modua:

  1. Tomateak garbitu eta ur irakinetan sartu. horrela errazago zuritzeko. Gero, ur hotzetan sartu izotzarekin.
  2. Tomateak zabarki xehatu eta pipitak kendu. Ur hotz-hotzaz, turrusta bat oliba-olio eta ozpin apur batez birrindu.
  3. Albakazko pesto bat egin, albaka olioarekin birrindu zapore eta kolore biziko orea lortu arte.
  4. Gazta fin-fin birrindu.
  5. Zopa plater hotzetan atera, eta pesto eta gazta apur batez ondu edo maneatu.

 

Laiene Jatetxea-ren eskutik

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1