Tomate eta babarrun zurien entsalada osoa

Osagaiak (lau pertsonarentzat):

  • 2-3 tomate heldu, 1. kategoriakoak, Momoitio baserriko ortukoak
  • Tipulin bat, zuritua eta xerra finetan ebakia
  • 100 gr arroz-babarrun ekologikoa Goreko
  • Gatza
  • 4 zopa-koilarakada oliba-olio birjina estra
  • 2 zopa-koilarakada sagar-ozpina
  • Kimu berdeak, errukula edo eskutada ziazerba berde (aukerakoa)

Egiteko era:

1. Lehenik babarrun zuriak prestatu, uretan 40 minutuz egosiz gatzarekin.

2. Egin eta gero (hobe larregi ez biguntzea, baizik eta bere puntuan, ireki ez daitezen), hamarren bat minutu laga ur berotan hozten eta, gero, gopor batean ipini oliba-olio birjina estrarekin. Laga epeltzen edo baita hozten ere.

3. Garbitu, lehortu eta xerretan ebaki tomateak. Ateratzeko azpil edo erretiluan ipini.

4. Koilara batez gainetik erantsi babarrunak eta tipulin-xerrak. Bota gainerako olioa, ozpin apur bat eta gatza

5. Erantsi kimu berde batzuk, errukula, ziazerba berde eta abarrenak.

Momoitioko tomateak eta zelan atera probetxurik gehien

 

Tomatea da udako erregea; hamaika gauza presta daiteke tomateak erabiliz, zein baino zein gozoagoa. Jakina, zenbat eta hobeak izan tomateak, orduan eta gozoagoak gure errezetak. Tomatea kalitate onekoa den ikusteko, erdibitzerakoan duen itxurari erreparatu behar diogu. Barrutik irmo egon behar du, urtsu eta ildorik gabe, errezeta honen galerian dagoen tomate-argazkian ikusten den bezala.

Gozoa da beste barik jateko, gatz eta olio apur batekin, baina gure aliaturik onena ere izan daiteke aurtengo udan. Hona hemen iradokizun batzuk:

  • Errezeta honetako entsalada osoa pertsonalizatzeko, pare bat Urdaibai antxoa edo bokarta gazitu erantsi diezaiokezu. Gura izanez gero, kontserba hauen olioa ere erabili eta zapore gehiago emango diozu.
  • Tomate gehiegi erosi zenituela eta ez duzula usteltzerik gura? Ebaki atal handitan, labeko azpil batean ipini, erantsi tipulin zati handiak, gatza, oregano lehorra eta olio-zorrotada bat (ikus galeriako argazkia). Labean sartu 60 minutuz 180ºtan. Gorde labean erretako tomate hauek kristalezko ontzi batean eta erabili astean zehar.
  • Labean erretako tomate hauek arrautza ekologikoak alaitzeko erabil ditzakezu, edo Aurrekoetxea solomo ontzutua plantxan edo pizza espres batzuk, galeriako argazkikoa bezalakoak, egiteko erabili: ipini tomateak ogi-xerra baten gainean eta erantsi gazta-zati batzuk, adibidez, Idiazabal Pagobieta edo Karrantza Amalur.
  • Eta, jakina, zeure gazpatxoak eta tomate-zopa hotzak 1. kategoriako Momoitio tomateak erabiliz prestatzera animatzen zaitut; zenbat eta gozoagoa tomatea, orduan eta gozoagoa gazpatxoa.

Because Blog-aren eskutik

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1