Talo dastaketa

Oinarrizko errezeta

Osagaiak:

  • 350 gr Bizkaiko artirin (taloak egiteko berezia)
  • 250 ml ur
  • Gatza

Egiteko modua:

1. Ura berotu su txikian (50 zentigradu).

2. Gatza bota eta urtu.

3. Bota artirina eta nahastu, harik eta orea kazolaren paretetatik askatu arte.

4. Aldatu orea aurrez irineztaturiko mahai batera eta bolatxoak egin. 

5. Zanpatu eta lautu bolak esku-ahurraz (lodi edo fin, norberak gura legez).

6. Su txikian frijitu zartaginean edo plantxan (burbuilak ikusi arte, baina erretzera iritsi barik).

 

Bakailao eta kuiatxo taloak

  • 400 gr bakailao gezatu eta izpitu
  • Tipulin bat
  • Piper berde bat
  • 2 kuiatxo
  • Pipermorro erdia
  • 2 berakatz-ale
  • Edalontzia bete tomate-saltsa
  • 4 koilarakada oliba-olio

 

Betegarria prestatzeko:

1.Garbitu piper berdea, pipermorroa eta kuiatxoa. Kubotxotan ebaki.

2. Tipulina garbitu eta kubotxotan txikitu.

3. Berakatz-aleak zuritu eta gura legez txikitu.

4. Lau koilarakada oliba-olio kazola zabal eta zapal batean berotu, eta berakatz-aleak ipini. Gorritutakoan, erantsi piper, kuiatxo eta tipulin zatitxoak.

6. Gura legez ondu eta laga nahastura su txikian egiten 15 minutuz.

7. Erantsi bakailao izpitua eta piper mina. Frijitu su bizian 2 minutuz gutxi gorabehera.

8. Bota tomate-saltsa eta kuzinatu 3 minutuz.

9. Bete taloak.

 

Txistor taloak

1. Berotu olioa zartaginean eta pasa txistorra.

2. Koipegabetu txistorra eta gorritutakoan, bete taloak.

 

Urdaiazpiko eta gazta taloak

1. Bete taloak urdaiazpiko- eta gazta-xerrekin.

2. Sartu taloak labean 3 minutuz 180 gradutan. 

 

Txokolate taloak

1. Bete taloak txokolatez

2. Sartu taloak labean 3 minutuz 120 gradutan.  

 

Laiene jatetxearen eskutik

 

 

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1