Sasoiko kiwi bizkotxoa
Osagaiak: (4 pax-entzat)
- 4 kiwi
- 125 g gurin suabe
- Kikaratxo bat (100 g) azukre
- 2 arrautza handi
- Kikaratxo bat (80 g) irin
- Koilaratxo bat legami
- Koilara bat azukre gehigarri
- Koilara bat azukre-hauts
Egitea:
- Bizkotxoa egiteko moldea (20 cm) gurinez igurtzi eta irin apur batez hautseztatu
- Berotu labea 180°Ctan.
- Nahastu gurina azukrearekin 3 minutuz, irabiagailua erabiliz.
- Erantsi arrautzak eta nahastu berriro.
- Ondoren, erantsi irina eta legamia, eta, irabiagailua potentzia handienean dela, eragin eta nahastu orea 2 minutuz, dena ondo-ondo nahastuta egon arte.
- Ipini orea bizkotxoa egiteko moldean.
- Zuritu kiwiak eta ebaki lau zatitan.
- Lau zati horietako bakoitza ebaki erditik eta banatu nahastura osoan.
- Bota azukre apur bat frutaren gainean.
- Bizkotxoa labean sartu 50 minutuz, gorritu arte.
- Eginda dagoen edo ez jakiteko, sartu galtzorratza bizkotxoaren erdian.
- Orea orratzari eransten bazaio, laga bizkotxoari labean beste apur bat.
- Bizkotxoa prest dagoenean, utzi pausatzen beste 10 minutu.
- Ondoren, atera moldetik eta ipini ontzi hermetiko batean.
- Kiwi-bizkotxo hau postre edo azken buruko gozo-gozoa da, baina baita kafearekin hartzeko ere.
- Azukre-hautsa gainean botata ateratzen baduzu, are gozoagoa izango da.
Bizkaiko sasoiko produktuen errezetak
Laiene Jatetxea (Patxi Rincón)
16/12/2015 Kategoriak: Errezetak Etiketak: