• Blog
  • Errezetak
  • Patata- eta txistor-kroketen errezeta: tradiziozko mokadu bat

Patata- eta txistor-kroketen errezeta: tradiziozko mokadu bat

Oraingo honetan, sarrera edo aperitibo gozo eta beti gustagarri baten errezeta bat proposatzen dizugu. Bertoko produktuekin, baina beste modu batean prestatuak eta errezeta klasiko bat eginez: kroketak.

Animatuko zara patata- eta txistor-kroketak egitera? Gure kultura gastronomikoan erreferentzia diren produktu bi.

BBK Azokan aurkituko dituzun kalitatezko produktuekin, etxeko kroketa ezin gozoagoak prestatu ahal izango dituzu.
Ausartu errezeta hau pertsonalizatzera Idiazabal gazta, piper gorria edo gustuko duzun beste edozein osagai gehituz! Konbinatu zure kroketak entsalada on batekin eta txakolinarekin jatordu oso eta gozo-gozoa egiteko.

 

Osagaiak

  • Kilo bat patata

  • 200 g txistor. Gure online dendan daukazun Loiuko gomendatzen dizugu

  • Tipula bat

  • 2 berakatz-ale

  • 50 g irin

  • Esnea (bexamel krematsu bat lortzeko behar den kopurua)

  • Intxaur muskatua (nahieran)

  • Gatza eta piperbeltza nahieran

  • Arrautza irabiatua

  • Ogi birrindua

Oliba-olio birjina estra frijitzeko

Prestakuntza

Egosi patatak: zuritu itzazu patatak eta egosi ur ugaritan gatz apur batekin, samurtu arte. Xukatu eta gorde.

  1. Arin frijitu tipula eta berakatza: fin moztu tipula eta berakatza. Arin frijitu zartaginean oliba-olio pixka batekin gorritu arte.

  2. Erantsi txistorra: ipini zatitutako txistorra zartaginean eta kozinatu minutu batzuk gehiago.

Birrindu patatak: egosi ondoren, birrindu patatak sardexka edo puregailuaz.

  1. Batu osagai guztiak: nahastu patata birrinduak tipula, berakatz eta txistorrarekin. Gehitu irina, intxaur muskatua, gatza eta piperbeltza nahieran.

  2. Egin bexamela: gehitu esnea pixkanaka aurreko nahasturari, eta mugitu etengabe masa homogeneoa eta krematsua lortu arte.

  3. Kroketak eratu: bi koilara erabiliz, egin edo eratu kroketak, eta pasa irin, arrautza irabiatu eta ogi birrindutan.

  4. Frijitu: Kroketak olio bero ugaritan frijitu gorritu arte. Paper xurgatzailearen gainean xukatu.

 

Aholkuak

  • Idiazabal gazta: zure kroketei ukitu bereziagoa emateko, nahasturari Idiazabal gazta birrindu pixka bat gehitu diezaiokezu.

  • Etxeko ogi birrindua: emaitza kurruskariagoa izateko, prestatu zeure ogi birrindua etxean, aurreko eguneko ogiarekin.

  • Kontserbazioa: kroketa gordinak hozkailuan gorde ditzakezu hainbat egunez. Frijitu aurretik, ziurtatu giro-tenperaturan daudela.

 

Gozatu gure zaporerik benetakoena duten etxeko kroketa zoragarri hauetaz!

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1