• Blog
  • Errezetak
  • Patata eta perretxikoen krema, foie grass-mousse boilurdunarekin

Patata eta perretxikoen krema, foie grass-mousse boilurdunarekin

Osagaiak (lau lagunentzat):

  • 2 patata handi egosi eta zurituta
  • Litro bat barazki- edo haragi-salda
  • Kilo bat perretxiko, askotarikoak eta garbituta
  • Tipulin bat zurituta eta juliana eran ebakita
  • Zopa-koilarakada bat oliba-olio birjina estra
  • Ziazerba-hosto fresko batzuk
  • Eskutada bat hur txigortu
  • Gatza, gura legez
  • Ahate edo antzararen foie grass-mousse lata bat (Eskuola)

 

Egiteko era:

1. Salteatu perretxikoak olio eta tipulinarekin minutu batzuetan.

2. Patatak eta perretxikoen erdia saldarekin irabiatu, salda pixkanaka gehituz gura den testura lortzeko, krematsuagoa edo saldatsuagoa.

3. Krema prestatu ostean, lata bat foie grass-mousse erantsi eta berriro irabiatu zaporea integratu arte.

4. Mahairatu krema foie boilurdunaren zaporea duela, eskutada bat perretxiko, hur zatitu eta ziazerba hosto txiki batzuekin.

Beste ideia batzuk foie grass-moussea erabiltzeko

Ohikoena duen erabileraz gain ─hau da, foie grassa tostan edo ogi tartean hartzea─, foie grass-moussea osagai sekretu zoragarria da, jakirik zozoenei zaporea eta ahogozo berezia emateko.

Errezeta honetako krema jaki light edo arinagoa egin nahi baduzu, ken itzazu patatak eta perretxikoekin bakarrik egin krema. Haragi edo ehizakien gisatuak alaitzeko ere erabil dezakezu foie-moussea. Ikusi ez da ikusten, baina igartzen da aldea.

Tostada gainean hartu gura duzu? Laguntzeko ipini errefautxoak, errukula edo ziazerba-hosto txiki batzuk eta gogokoen dituzun fruitu lehorrak. Puntuak irabaziko dituzu!

 

Because Blog-aren eskutik

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1