Marrubizko mug cake mikrouhin-labean

Errezeta erraza, osasuntsua eta azukrerik gabea partekatzen dugu. Marrubi-denboraldirako aproposa. Marrubi-errezeta bat beste era batera prestatzeko.

Mug cake-ak, joera-bizkotxoak

Mug cakeak katiluan egiten diren bizkotxoak dira. Joera gastronomiko bihurtu dira azken urteotan, azkar eta erraz prestatzen direlako.
Minutu gutxitan prestatzen dira, sukaldeko tresna gehiegi behar izan gabe. Jango diren kikaran zuzenean prestatzen direnez, mug cake hauek irtenbide bat dira ez zikintzeko. Eta mikrouhin-labean egin daitezke, bizkotxo gozo-gozo hau bezala.
Gainera, prestatzeko erraztasuna dela-eta, ia edonork presta ditzake, sukaldaritzan ezaupide eta trebetasun handirik izan barik. Eta hauek egitea etxeko txikienekin familian egiteko jarduera bikaina ere bada.

Oraingo honetan proposatzen dizugun mug cake hau gozoa, erraza eta azkarra da.

 

Osagaiak

  • Irina: 5 koilarakada

  • Agabe-siropea

  • Legamia: koilarakada txiki erdia

  • Arrautza: 1

  • Oliba-olioa: 3 koilarakada

  • Esnea: 3 koilarakada

  • Marrubiak: norberaren gustura


Egiteko modua

Zuzenean presta dezakezu kontsumituko den kikaran. Edo, nahiago baduzu, beste ontzi batean ere presta daiteke, eta gero katilura bota.

Lehenengo urratsa esnea eta olioa hagaxka batzuekin irabiatzea da. Eta arrautza gehitu.

Ore horri gehitu irina eta legamia. Bota gero agabe-siropearen koilarakada txiki bat. Nahastu, orea integratu eta homogeneoa gera dadin.

Katiluan  utzi bi hatz libre ertzeraino, mikrouhin-labean orea igo egingo baita.

Moztu marrubiak; kopurua norberaren gustura, baina 2 edo 3 nahikoa izango dira katilu baterako. Katiluan bota eta guztiari eragin.

Mikrouhin-labean sartzeko unea da, minutu batez 800 watteko potentzian.

Minutua igaro ostean, 30 segundoko tarteetan sartuko dugu berriro, begiratuz bizkotxoa egin arte. Hori ziurtatzeko, labana baten punta sar dezakegu kikaran; garbi ateratzen denean, bizkotxoa prest egongo da.

 

Trikimailuak eta aholkuak

Banilla-estraktu tanta batzuk gehi dakizkioke, marrubizko mug cake horri beste ukitu bat emateko. 

Mikrouhin-labetik ateratzean glass azukrearekin, txokolatezko txirbilekin, fruitu gorriekin edo edozein dekorazio gozorekin apaindu daiteke.

 

Marrubiak osagai nagusi gisa

Mug cake hau edozein frutarekin presta daiteke. Kasu honetan, marrubiak proposatu ditugu.

Fresa kaloria gutxiko fruta da, karbohidrato, zuntz eta C bitamina ugari dituena. Fruitu gorria da, eta osagai antikantzerigenoak ditu.
Antioxidatzaile natural handia da, gaixotasunei aurre egiteaz gain, gure bihotza sasoian mantentzen duena.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1