• Blog
  • Errezetak
  • Leka gorri eta Keia izokinez egindako bizkaitar entsalada

Leka gorri eta Keia izokinez egindako bizkaitar entsalada

Itsasoko produktuak ortuko lehengairik onenekin nahastea modan dago. Hori ezin hobeto lortzen du aurkeztuko dizuegun formulak, Bizkaiko bi produkturi esker: leka gorria eta Keia izokina. Errezeta erraza da, mundu guztiaren eskura dago, eta hotz nahiz bero jan daiteke.

Osagaiak:

  • 500 gr leka gorri zabalak
  • 200 gr Keia izokina
  • Oliba-olioa (“arbequina” edo “picual”)
  • Bi patata
  • Bi azenario
  • Arrautza
  • Añanako gatz-loreak

Egiteko modua:

1. Lekak ondo garbitu eta makilatan moztu*

*Makila edo bastoia angeluzuzeneko ebaketa da, 6-7 cm luze eta 1 cm zabal dena. Bi urratsetan egiten da: lehenengo xerretan ebaki eta gero makilak egin, uniformeak izan daitezen saiatuz.bakera

2. Egosi lekak lurrunetan:

Lurrunezko labea izanez gero, egin lekak 11ºC gradutan 7 minutuz. Horrela ez bada, ipini ura irakiten kazolan eta gainean sareta, lekek ura uki ez dezaten. 8 minutuz egosi, testura kontrolatuz.

Sekretua: Ez estali lekak, kolore guztia gorde dezaten.

3. Lekak ur hotz-hotzetan sartu.

Honela lortuko dugu beraien kolore eta testura guztia gordetzea, al dente geratuko dira eta hobeto hartuko diezue zaporea eta testura.

4. Egosi patatak, azenarioak eta arrautzak ere:

  • Patatak: Egosi su txikitan 45 minutuz, apurtu ez daitezen. 100gr gatz erantsi litro ur bakoitzeko.
  • Azenarioak: Zuritu eta pataten uretara bota egosteko azken 20 minutuetan.
  • Arrautzak: 15 minutuz egosi su txikitan.

Utzi hozten, ahal bada bezperatik.

5. Ebaki patatak xerra finetan, azenarioak zeharka eta birrindu arrautza.

6. Moztu Keia izokina xerra finetan.

7. Platerean hurrenkera honetan aurkeztu:

  • Patata-xerrak
  • Azenario-xerrak
  • Keia izokin xerrak
  • Leka gorriak
  • Añanako gatz-loreak

Amaitzeko zipriztindu olio-tantaz eta ozpinez gura legez.

Gura duenak, platerari letxuga erants diezaioke.

 

Laiene Jatetxearen eskutik

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1