Kuiatxoen frittata arrautza ekologikoekin
Osagaiak (lau lagunentzat):
- 2 kuiatxo edo kalabazin txiki edo 1 ertaina, garbia eta xerra mehetan ebakia
- Tipulin txiki bat, zuritua eta zerrenda finetan ebakia
- Zopa-koilarakada bat oliba-olio birjina estra (eta apurtxo bat gehiago moldeak koipeztatzeko)
- 8 arrautza ekologiko (Oilobide)
- 100 ml. esne gaingabetua (Bizkaia Esnea)
- Gatza
- 4 hirugihar-xerra ketu (aukerakoa, gomendagarria)
- 8-10 albahaka-hosto txiki
Azken ukiturako: - Albahaka-hostoak
- Gazta birrindu berria (Idiazabal, ardi-gazta, … norberak gura duena)
Egiteko modua:
1. Zartaginean, su ertain handian, tipulina eta kuiatxoak salteatuko ditugu oliba-oliotan. Tipulina gorritzen hastean, sutatik baztertuko dugu.
2. Katilu batean arrautzak gatz eta esnearekin nahastuko ditugu, ongi irabiatu ziri batez edo ziridun irabiagailuaz, nahasturak burbuila dezente izan arte. Harrotasun-puntu bat emateko, bereizi zuringo pare bat eta elur-punturaino irabiatu, eta gero gainerakoarekin nahastu espatula batez.
3. Katilukoari kuiatxoak eta tipulina gehitu.
4. Oliorik gabeko zartaginean, ipini hirugiharra eta laga su bizian egiten kurruskari geratu arte. Nahastu gainerakoarekin eta albahaka-hostoak gehitu.
5. Laberako molde banakoak edo bat bakarra erabil dezakegu, oliba birjina estra apur batez koipeztatuko duguna. Aurretik 220ºtan berotutako labean 20 minutuz sartuko dugu, gorritu dela ikusi arte.
6. Mahaira ateratzeko, beste albahaka-hostotxoren bat eta gazta birrindua gehituko diogu, gustukoena duguna (Idiazabal gazta, gazta urdina, …).
Frittata-rako beste ideia batzuk
- Gazta errezetan bertan sar daiteke, azkenean hautseztatzeko erabili barik; emaitza apur bat koipetsuagoa izango da, baina gogo-gozoa.
- Gura baduzu, kuiatxoaren ordez alberjinia edo berenjena erabili, baina prestatzeko jarraibide berberak izan kontuan.
- Egia esateko, errezeta paregabea da hondarrak aprobetxatzeko; ikasten baduzu, afari bereziak prestatuko dituzu gazta, barazki eta/edo hestekiekin.
Because Blog-aren eskutik
01/09/2017 Kategoriak: Errezetak Etiketak: Hortalizas