Gure egungo intxaur-saltsa

Osagaiak: (4 pax-entzat)

  • 500 gr. intxaur
  • 6 koilara azukre
  • Litro edo litro eta erdi esne
  • Litro-laurden bat izozki
  • Andere-mahatsak, mugurdiak, masustak eta menda-hostoak

Egitea:
Kraskatu intxaurrak eta atera mamia. Erdia laga atera diren bezala; enparau edo gainerakoa ipini trapu batean eta birrindu, kolpe leunak emanez zurezko mazo batez.
Kazolan esnea berotu, erantsi azukrea eta intxaurrak eta laga su txikian egosten 60-70 minutu, tarteka eraginez.
Kendu sutatik eta utzi hozten. Pasa intxaur-saltsa iragazkitik.
Atera katiluetara. Bakoitzean ipini izozki-bola bat, eta pare bat burruntzali intxaur-saltsatik. Apaindu andere-mahats, mugurdi, masusta eta menda-hostoz.
Hotz, epel edo bero har dezakezu, iragazita edo barik, gura duzun legez.

Aholkua:
Intxaurrak kraskatzeko, hobe alde zapaletik egitea. Horrela intxaurraren bi erdi osorik aterako dituzue, zatitxotan apurtu gabe.

 

Bizkaiko sasoiko produktuen errezetak
Laiene Jatetxea (Patxi Rincón)

 

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1