Gernikako piper berdeak txangurruz beteak
4 pertsonentzako osagaiak:
- 4 txangurru txiki edo 2 handi
- Gernikako dozena bat piper berde (aurreko errezetan bezala prestatuko ditugu).
- 3 tipula
- 2 berakatz-ale
- tomate bat
- kopa bat brandy
- ogi birrindua
- gurina
- ura
- oliba-olioa
- gatza
- perrexila
Egiteko modua:
- Txangurruak banan-banan egosi kazolan ur ugaritan, 3 eskukada gatz botata, minutu batez, 100 gramo bakoitzeko. Laga tenplatzen eta atera mamia, saiatu zati gogorrik gera ez dadin. Gorde gopor batean buruko mamia, eta beste batean gorputzeko eta hanketako mamia. Oskolak uretan pasa eta gorde.
- Proventzakoa egiteko, ipini gopor batean 2-3 koilarakada ogi birrindu, perrexil xehatua eta 2 berakatz-aleak txiki-txiki eginda. Nahastu ondo eta gorde. Tipulak zuritu, txikitu eta frijitu su eztian zartaginean olio-zurrusta batekin.
- Zuritu eta txikitu tomatea, erantsi eta su eztian frijitu. Nahastu ondo. Erantsi txangurruen mamia, perrexil xehatua eta ondo nahastu. Gatza zeure gustura ipini eta berotan gorde.
- Zartagina sutan ipini, eta berotzen denean, bota brandya eta garreztatu. Garreztaturikoa txangurruaren zartaginera bota eta ondo nahastu. Hozten laga.
- Piper frijituak kontuz ireki erditik eta (baldin baditu) haziak kendu, eta txangurru hotzez bete barrua.
- Piper bete bakoitza irinetan eta arrautza irabiatuan pasa, olio ugaritan frijitu, eta larregi duen olioa xukatu.
Laiene Jatetxea-ren eskutik
26/05/2016 Kategoriak: Errezetak Etiketak: Hortalizas