Gernikako piper berde frijituak

Gernikako piperrari hasieran Bizkaiko piperra esaten zitzaion. Euskaldunon klimatologiara eta aho-sabaira ederto egokitu den barietatea da. Beste piper berde batzuekiko ezberdintasunak fruituaren ezaugarrietan daude: mamiaren lodiera (Gernikako piperrarena finagoa da), epidermis lodia «pergaminoa» eratzera iritsiz, kolorearen eta zaporearen bizitasuna, etab.

Antzina Bizkaiko piperra batez ere ondo helduta (gorritutako fruitua) erabiltzen zen, hau da, piper txorizero legez. Gero, kordatan sikatzen ziren eta lehorrean gordetzen ziren hestebeteak egiteko (hasieran) eta gozagarri legez saltsak eta gisatuak prestatzeko, oso estimatuak Euskal Herriko gastronomian: bakailaoa Bizkaiko erara, angulak pil-pilean, berakatz-zopa, etab.

Osagaiak:

  • Gernikako piper berdeak
  • Añanako gatza
  • Oliba-olioa 

Egiteko modua:

  1. Piperra ondo garbitu eta sikatu.
  2. Piperraren muturrean ebaki txiki bat egin, gero ez zipriztintzeko.
  3. Olioa erruz ipini zartaginean.
  4. Olioa bero-bero dagoenean, orduan bota piperrak.
  5. Piperra alde bakoitzetik gutxi gorabehera 15 segundoz frijitu eta platerera atera.
  6. Itxaron  30 segundo, gatza bota eta gozo-gozoak egongo dira.

 

Laiene Jatetxearen eskutik

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1