Gazta-tarta idiazabal aromarekin
Osagaiak:
- 4 arrautza handi
- 100 gr irin (zeliakoentzat, artirina erabili)
- Litro erdi esne oso
- Esnegain erdia, %33 koipea
- Gaztak: idiazabal, krema, urdina, ahuntz-gazta krematsua edo gouda (nork bere gustura aukeratu)
- 200 gr azukre
- Idiazabal aroma: gazta-azala hauts eginda
Egiteko modua:
1. Berotu su eztitan esnea eta esnegaina.
2. Berotu labea 160ºtan eta irabiatu arrautzak irin eta azukrearekin.
3. Esnea bero dagoenean (irakitera iritsi gabe), gehitu hautaturiko gaztak (75 gr gehienez).
4. Erantsi nahastura hori arrautza irabiatuei azukre eta irinarekin. Ipini nahastura labeko azpilean, aurrez gurinez eta irinez igurtzita.
5. Birrindu ahalik eta gehien idiazabal gaztaren azala, eta barreiatu hautsa orearen gainean.
6. Sartu labean ordubetez 135ºtan.
Sekretuak:
Erantsi izotz-kosko batzuk labe beroari, gazta-tartak ogi egin berriaren antzeko kolorea har dezan.
Laiene jatetxearen eskutik