• Blog
  • Errezetak
  • Foie (edo pate) pintxoa, sagar eta gerezi marmeladarekin

Foie (edo pate) pintxoa, sagar eta gerezi marmeladarekin

Osagaiak:

  • 50 gramo foie gordina (horren ordez gibel-ore edo patea erabil daiteke)
  • Koilarakada bat gerezi- eta sagar-marmelada   
  • Koilarakada bat Modenako ozpin baltsamikozko krema
  • Gesaltza Añanako gatz apur bat (malutak)

 

Egiteko modua:

Foie (edo patea) plantxan:

Plantxa edo zartagina oso bero dagoenean, bi aldeetatik arin kuzinatu foiea. Platerean ipini koilarakada bat gerezi- eta sagar-marmeladarekin, foie gainean maldon gatz apur bat ipini eta Modenako ozpin baltsamikozko kremaz apaindu.

 

Marmelada egiteko:

Osagaiak:

  • 50 gr sagar eta 50 gr gerezi (purea)
  • 25 gr azukre
  • Limoi erdiaren ura

 

Egiteko modua:

  1. Sagarrak zuritu, mutxikina kendu eta lauki txikitan moztu. Kazola batean jarri azukre eta limoi-urarekin, eta laga ordubete inguru beratzen.
  2. Denbora hori igarota, ipini kazola su ertainean eta laga 35-40 minutu egosten, tarteka eragin edo nahastuz. Marmeladaren testura hartzen duenean, kendu kazola sutatik. Testura finagoa eta pikor bakoa gura bada, birrindu marmelada irabiagailuaz edo pure egitekoaz.

 

 

Laiene Jatetxearen eskutik

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1