Euskal Txerri odoloste-nahaskia ganba eta piper gorri erreekin
Osagaiak:
- Odoloste bat (250gr )
- 2 piper gorri
- 250 gr langostino
- Berakatza
- Tomate bat
- Tipula bat
- Olioa
- 6 arrautza (ekologikoak edo landako oiloenak)
- Gatza
- Ogi txigortua
Egiteko modua:
1. Laberako azpilean olio-zurrustada bat bota eta piperrak ipini, tomate batekin eta tipula batekin. Salpimentar.Bota gatza eta piperbeltza.
2. Labea 180 gradura berotu eta gutxi gorabehera ordubetez egin piperrak erreta egon arte. Hozkailuan gorde.
3. Zuritu eta txikitu otarrainskak. Gorde (otarrainska-azalak beste errezeta batzuetarako gorde daitezke, arrain-zopa egiteko, adibidez).
4. Odolosteei azala kendu eta su bizitan salteatu odoloste papurtua (kolorea hartu arte). Gorde.
5. Salteatu otarrainska zatituak berakatz apur batekin minutu batez. Erantsi piperrak zerrendetan eta odoloste salteatua. Ondu gura legez.
6. Irabiatu arrautzak eta erantsi nahaskiari. Nahaskia erdi mamituta lagatzea gomendatzen da, ez sikatzeko. Ogi txigortuarekin atera.
Laiene jatetxearen eskutik
15/05/2017 Kategoriak: Errezetak Etiketak: Hortalizas