Bruselazak Mornay saltsarekin

Osagaiak:

  • 500 gr bruselaza
  • 200 gr Mornay saltsa
  • 100 gr (idiazabal) gazta birrindua

Egiteko modua:

1. Egosi azak ur irakinetan gatzarekin (urak sekula ez dio irakiteari utzi behar).

2. Mornay saltsa: saltsa egiteko, ipini 40 gr gurin sutan 40 gr irinekin (berotu, baina ez gorritu). Erantsi esnea, tipula eta azenario txikitua brunoise eran (laukitxotan). Utzi irakiten su ezti-eztitan. Gehitu gazta eta geroko gorde.

3. Bruselazak sutan lehortu gurinarekin.

4. Erantsi saltsa eta idiazabal gazta birrindua azatxoei.

5. Labean eduki 20 minutuz 180ºtan eta bero atera.

 

Laiene jatetxearen eskutik

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1