Brokoli-loreak
Brokoli lurrunetan
Osagaiak:
- Brokolia
- Gatza
- Ura
Egiteko modua:
1. Lurrunetan egosteko eltze batean egosi brokolia. Horretarako, beharrezkoa da ur ugari berotzea azpiko aldean eta brokolia goiko aldean jartzea.
2. Bota gatz apur bat brokoliari gainetik eta utzi egosten sorturiko lurrunaz.
3. Beharrezko denbora barazkiaren tamainaren araberakoa izango da; beraz, sardexka sartu eta egoste-puntua egiaztatu beharko da.
4. Brokoliak biguntzeko 5 eta 10 minutu artean behar ditu, tamainaren eta gogortasunaren arabera (zenbat eta freskoagoa, orduan eta gogorragoa egongo da).
5. Amaitzean, erabili lurrunez egositako brokolia entsaladatan edo beste errezeta batzuetan jateko.
Brokoli loreak tenpuran
Osagaiak:
- brokoli-loreak lurrunetan
- kilo erdi irin tenpurarako
- arrautza-gorringo bat
- litro erdi ur jelatu
Egiteko modua:
1. Ipini arrautza-gorringoa gopor batean eta irabiatu hagaxka batez.
2. Ondoren, ura erantsi, irabiatu eta pixkanaka irina gehitu ore arin bat lortu arte, loreak sartzen ditugunean estalita gera daitezen.
3. Ipini zartagina edo eltze kirtendun bat olio askorekin, sutara eroan eta olioa ondo berotu denean, pasa loreak oretatik eta sartu berehala oliotan.
4. Orea apur bat gorritutakoan, atera eta ipini paper gainean.
5. Berehala atera mahaira.
Laiene jatetxearen eskutik
02/02/2017 Kategoriak: Errezetak Etiketak: Hortalizas