Basokadatxo bat jogurt, ezti eta intxaur

Osagaiak:

  • 6-7 gaileta
  • 4-5 intxaur oskol barik (Trazola)
  •  4 koilarakada jogurt, behi-esnez egina (Errotik)
  • 2 koilarakada lore-ezti edo marmelada
  • Edalontzi bat
  • Izozteko plastikozko poltsa bat
  • Arrabola
  • Koilaratxoa

Prestaketa: 

1. Intxaurrei oskola kendu eta zati-zati egin. Gorde

2. Gailetak birrindu

3. Intxaurren erdiak gailetekin nahastu eta geruza bat osatu edalontziaren hondoan

4. 2 koilarakada jogurtez estali

5. 2 koilarakada ezti edo marmeladaz estali

6. Beste 2 koilarakada jogurt gehitu

7. Intxaur txikituz nahasturiko gaileta birrinduz hautseztatu edo gaileta-zati bat jarri gainean

8. Koilaratxoa hartu eta edalontzian sartu gure jogurt, ezti eta intxaur gozoak jaten hasteko.

Aukerak

  • Jogurta intxaurrekin nahastu dezakezu jogurt-geruza egin aurretik
  • Jogurt geruzetako batean koilaratxo erdi bat ezti edo marmelada jar dezakezu eta zotz batez nahastu marrazkiak egiteko.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1