Baserriko ezti-bizkotxoa

Osagaiak:

  • 2 kikara irin
  • Kikara bat esne oso
  • Gurina
  • Zorrotxo-erdi legamia
  • Limoi bat
  • Intxaur muskatua
  • 2 arrautza
  • Eztia

Egiteko modua:

1-         Utzi gurina hozkailutik kanpo, giro-tenperaturan. Gero, nahastu katilu batean hiru edo lau koilarakada eztirekin (kontuz ezti kopuruarekin, bizkotxoa ez gozatzeko eta ez hezetzeko gehiegi).

2-         Nahasturari erantsi esnea eta limoi-ur zurrusta txiki bat.

3-         Beste katilu batean, ipini irina legamiarekin eta intxaur muskatu apur bat. Eragin pixka bat eta limoi-birrindura apur bat erantsi.

4-         Batu bi nahasturak katiluetako batean eta dena irabiatu.

5-         Zuringoak elur-itxuran jo edo irabiatu eta pixkanaka oreari erantsi (zuringoak elur-itxuran jartzeko, bizi-bizi irabiatu behar dira, tamaina hartzea eskatzen duen prozesua baita).

6-         Bizkotxoaren orea prest dugunean, labea piztu 180 gradutan eta moldea koipeztatu gurin apur batez.

7-         Bota orea moldera eta sartu labean ordu erdiz.

8-         Bizkotxoa labetik atera aurretik, egiaztatu barrutik ondo egina dagoela bizkotxoaren erdian zerbait zorrotza sartuta.

9-         Bizkotxoaren azala txokolatez, eztiz edo limoiz apaindu, zapore-ukitu berezia eta itxura hobea emateko.

 

 

Laiene jatetxearen eskutik

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1