Baserriko baba txikiak frijituta iberikoekin

Ikas ezazu baba frijitu gozo-gozoak prestatzen, ortuari ospetsu hauek prestatzeko erarik ezagunenetako bat. Pausoz pauso azalduko dizugu nola prestatzen diren modurik errazenean.


Osagaiak: (4 pax-entzat)

  • Baba berriak, kilo bat
  • 3 tipula, tamaina ertainekoak
  • Urdaiazpiko iberikoa ezpalduta
  • 4 edo 5 arrautza txiki
  • Oliba-olio birjina
  • Gatz fina

Egitea:
Baba frijituen errezeta honen lehen pausoa babak prestatzea da, puntak eta alboetako hariak kenduz. Babak oso lekale osasungarria dira eta onura asko dituzte gure gorputzarentzat. Baba edo baba txikiak landare-proteina eta karbono-hidrato askokoak dira. Babak jateko sasoi edo arorik onena urteko lehen erdia da, urtarriletik ekainera gutxi gorabehera. Esan bezala, puntak eta haria kendu ostean, zatitu eta ontzira bota ur hotz askorekin. Eta babak uretan ditugun bitartean, eltze edo lapikoa jarriko dugu ur asko samarrekin. Sutako ura irakiten hasten denean, beste uretatik atera babak, bota irakiten dagoen uretara eta, gatz apur batekin, laga egosten bigundu arte.
Babak bigunduta daudenean, atera eltzetik eta utzi iraztontzian xukatzen. Aldi berean ipini zartagina berotzen zurrustatxo bat oliba-oliorekin, zuritu tipulak, zati txikiak egin eta bota zartaginera arin frijitzeko; tipularik ez baduzu eskura edo, gurago baduzu, erabili tipulinak. Ez dira gauza bera tipulina edo gure errezeta gehienetan erabiltzen dugun tipula, nahiz eta sarri bata zein bestea erabili bereizi gabe. Tipulinak oso antzeko zaporea du, baina tipulak ez bezala, landarearen amaieran ez du erraboilik izaten; gainera, tipulinaren hosto batzuk jan daitezke. Gatz apur bat bota eta su txikian eduki minutu pare batez tipula sueztitu arte.

Ondoren, urdaiazpiko zatitxoak bota eta tipularekin batera arin frijitu beste minutu pare batez. Urdaiazpikoa sueztituta dagoenean, ura kenduta bota babak zartaginera. Ortuari edo barazkiak zuzen sueztitzeko, kalitate oneko zartagina erabili behar dugu; gure aholkua da altzairu herdoilgaitz edo ugertu ezineko zartaginak erostea, horiek dira-eta kolpe eta korrosioarekiko erresistentzia handienekoak. Tarteka eragin babei ongi egin arte.
Azkenik, babak ongi eginda daudenean, kraskatu arrautzak eta bota zartaginera. Sua moteldu apur bat eta etengabe eragin arrautzak egiteko eta baba frijituen nahasturako osagai guztiekin ondo nahasteko. Arrautzak eginda daudenean, baina gehiegi sikatu barik, sutatik kendu eta probatu egingo ditugu; gura izanez gero, bota beste gatz apur bat.

 

Bizkaiko sasoiko produktuen errezetak
Laiene Jatetxea (Patxi Rincón)

 

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1