Bakailao-solomo frijitua txirla eta txakolinaz
Osagaiak:
- 2 bakailao-trontzo
- 2 tipuleta
- Berakatz-ale bat
- Piper berde ½
- Baso bat txakolin
- 12 oliba beltz
- Oliba-olioa
- Gatza
- Tipulina
- 300 gramo txirla fin
Egiteko modua:
1. Tipuletak, piperra eta berakatza txikitu. Dena zartaginean poxatu edo pil-pilean egin olioarekin eta ondu.
2. Barazkiak egin ondoren, erantsi txakolina eta utzi su txikitan urritzen eta loditzen.
3. Bakailao-trontzoak irineztatu eta zartaginean frijitu olio apur batekin.
4. Erantsi txirlak berakatz apur batekin eta eragin ondo.
5. Ipini bakailaoa txirlekin barazkiak dauden kazolan eta utzi minutu batzuk sutan. Gazi-gezan zelan dagoen probatu.
6. Kazola 5 minutuz estali txirlak ireki eta bakailaoa prest egon arte.
Laiene jatetxearen eskutik