Babarrun zurien krema odolki pastelarekin
Osagaiak:
• 300 gr babarrun zuri beratuta
• Ogi biribilaren erdia
• Aza laurdena
• Tipula bat
• Azenario bat
• 3 berakatz-ale
• Zallako tipuletazko 2 odoloste
• Eskutada porru
• 2 arrautza
• 150 mililitro esnegain
Babarrun gorrien krema egitea:
1- Berakatzak, tipula eta azenarioa txikitu eta sueztitzen ipini eltze lasterrean olio zurrustada txiki batekin.
2- Erantsi babarrunak beratzeko erabili dugun urarekin. Ondu eta egosi 15 minutuz estalkia ipinita.
3- Birrindu, iragazi eta aparte gorde.
Odoloste-pastela egitea:
1- Odolosteari azala kendu eta motrailuan xehatu.
2- Esnegain likidoarekin eta arrautzekin nahastu osagai guztiak batu arte. Esku-hagatxoz edo sardexkaren laguntzaz egin daiteke.
3- Laberako egokia den molde bat hartu, gurinez koipeztatu eta aurreko puntuan prestaturiko odoloste-nahastura moldera bota.
4- Odoloste-pastela labean sartu gutxi gorabehera ordubetez Maria bainuan (moldea ertz altuko azpil batean ipini eta urez estali moldearen erdiraino).
5- Pastela prest egon baino minutu batzuk lehenago, hautaturiko ortuariak su bizian erregosi edo salteatu, gero laguntzeko aterako direnak.
6- Moldetik atera eta odoloste-pastela zerbitzatu ortuari salteatuak gainean dituela (piper frijituekin ateratzea ere aukera bikaina izango litzateke).
Laiene jatetxearen eskutik
20/10/2016 Kategoriak: Errezetak Etiketak: Hortalizas