Baba eta ilar erreak
Osagaiak:
- 450 gr baba bere lekan
- 450 gr ilar bere lekan
- Koilarakada bat gatz (Añana Gesaltzakoa)
- Koilarakada bat oliba-olio
- Eskutada bat sesamo-hazi
Egiteko modua:
1. Labea aurrez berotu 200 gradutan. (Jaki hau barbakoan ere presta daiteke, edo kanpoan arte-egurrez edo xirmendutan)
2. Nahastu babak eta ilarrak (leka eta guzti) oliba-olio, sesamo-hazi eta gatzarekin.
3. Ipini babak eta ilarrak, bereizita, aluminio-paperez bilduta eta laberako ontzi batean sartu.
4. Txigortu labean 10 minutuz eta buelta eman beste aldetik txigortzeko. Kuzinatu beste 8 minutuz.
5. Berehala atera mahaira.
Laiene jatetxearen eskutik
28/04/2017 Kategoriak: Errezetak Etiketak: Hortalizas