Antxoa oliba-oliotan

XIX. mende-amaieran siziliarrak finkatu ziren Kantauri itsasertzeko portuetan antxoa gatzunetan jartzeko, gure produktua oso kalitate handikoa baitzen, eta haiek ekarri zituzten milaka urtetako metodoak eta tradizioak horretarako, belaunaldiz belaunaldi eskualdatu direnak.

 

Antxoen oinarrizko prestakuntza

Osagaiak:

  • Urdaibaiko antxoak, 205 gr-ko ontzia
  • oliba-olio birjina estra
  • etxeko txapata ogia
  • sagardo-ozpina
  • Maldon gatz-loreak
  • perrexil xehatua

 

Egiteko modua:

Kontuz atera antxoak beirazko ontzitik eta xukatu.

Erretiluan zabaldu eta laga epeltzen eta giroko tenperatura hartzen.

Moztu etxeko txapata ogia xerretan eta labean eduki 130ºtan 15 minutuz oliba-olio birjinaren tanta batzuekin eta Maldon gatz-lore apurtxo batekin.

Ipini antxoa-xerrak ogi-xerren gainean.

Oliba-olio tanta batzuk bota, eta gura dutenek cherry tomateekin apainduta atera dezakete. On egin!

 

Laiene Jatetxea (Patxi Rincon)

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1