Alberjinia erre eta jogurteko dip edo saltsa
Osagaiak:
- Momoitio Baserria 2 alberjinia, osorik erreak
- 2 baratxuri ale, erreak
- Errotik behi jogurta, 2 koilarakada
- Tahine koilarakada bat
- Oliba-olio birjina estra, 2 koilarakada
- Limoi ura, koilarakada bat
- Kumino hautsa, koilarakada erdia
- Gatz eta piper eho berria
- Ezkai hostoak
- Perrexil fresko xehatua, apaintzeko
Egiteko era:
- Alberjiniak eta baratxuriak erretzeko:
- Labea aurretik berotu 190 °C-tan, goitik eta behetik.
- 2 alberjiniak garbitu eta ongi lehortu. Sardexka batekin ziztatu eta erretzeko erretilu batean jarri, baratxuri buru batekin eta ezkai freskoko adar batekin batera. Gainetik oliba-olio birjina estra pixka bat bota. Dena ordubete inguruz erre.
- Alberjinia hozten denean, erditik ireki eta koilara batekin mamia atera. Irabiagailuaren basoan jarri, osagai hauekin batera: 2 baratxuri ale erreak, jogurta, tahine saltsa, koilarakada bat oliba-olio, limoi ura, kumino hautsa, gatza, piperra eta ezkai hostoak. Dena birrindu, krema lodi bat lortu arte.
- Hozkailuan utzi, ordubetean gutxienez.
- Zerbitzatu perrexilez hautseztatuta eta barazki zotzak, ogi opiltxoak eta oliba beltzak gehituta.
Aholkuak eta iradokizunak:
- Pasta egosteko erabilitako ura ez bota: saltsa ugaritzeko balioko digu, beharrezkoa izanez gero.
- Alberjiniarekin hamaika konbinazio eta prestaera egin daitezke, eta horietako bat erretzea da, dip edo saltsa zoragarri hau prestatzeko.
- Osorik nahiz erdibituta erre daiteke, baita mamian diagonaletik ebaki batzuk eginda ere. Egokiagoa da osorik erre, horrela mamia ez delako lehortzen eta hobeto mantentzen delako saltsarako behar dugun testura krematsua.
- Osorik erretzen baduzu, ez ahaztu azalean ebaki edo ziztada batzuk egitea, erretzean lehertu ez dadin.
- Dip hau egiteko ez da beharrezkoa alberjinia erabat birrintzea, hobe da testura trinko eta lodi samarra edukitzea.
- Hoztean, saltsa loditu egingo da.
Sweet&Sour -aren eskutik
23/08/2017 Kategoriak: Errezetak Etiketak: Hortalizas