Ahuakate-krema izokin-zatiekin

Osagaiak (lau pertsonarentzat):

  • 2-3 ahuakate heldu
  • Sagar gozo erdi bat pipita eta azal barik
  • Luzoker garbi erdi bat azalarekin
  • Albahaka fresko adartxo bat
  • Limoi-erdi baten zukua
  • 2 cm jengibre-sustrai zuritu
  • Gatz eta piperbeltz eho berria, nahieran
  • 1-2 basokada ur, gura duzun lodieraren arabera

Osagarrirako:

Egiteko era:

1. Sartu kremaren osagai guztiak irabiagailuaren ontzian, ura izan ezik, hau erdia bakarrik jarriko dugu eta.

2. Potentziarik handienean irabiatu kremaren loditasuna lortu arte. Erantsi ur gehiago, beharrezkoa bada.

3. Dastatu eta bota gura duzun gatza eta piperbeltza.

4. Hotza atera, osagarriarekin batera.

5. Osagarria prestatzeko, kendu azala izokin ketuari eta ebaki kubotxoetan. Krema aterako den katilu edo plater bakoitzean, erantsi izokin-kubotxo batzuk, errukula hosto batzuk eta sesamo-hazi txigortuak. Ez erantsi oliorik, izokina eta ahuakatea aski koipetsuak dira eta.

Uda honetarako beste ideia fresko eta original bat izokinarekin

 

  • Kendu azala izokinari eta ebaki zentimetro bateko lodierako zerrendetan. Garbitu letxuga-kukulu batzuk eta banatu hostoak. Inprobisatu entsalada kanape moduan, hosto bakoitzaren gainean luzoker- eta errefautxo-xerrak eta izokin-zerrendak ipiniz.
  • Katilu batean nahastu jogurt grekoa koilarakada kapar, koilarakada ozpinetako luzoker eta koilarakada tipulinarekin, dena ondo txikituta. Nahastu eta ipini koilarakada bat kanape bakoitzaren gainean. Erantsi mihilu apur bat xehatuta eta bere filamentu berdeak apaintzeko.
  • Erraza, ikusgarria eta gozo-gozoa. Saia zaitez aurrez prestatzen eta hondartzatik itzultzean atera txakolin hotz-hotzarekin. Luxu handiagorik!

Because Blog-aren eskutik 

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1