3 txokolatezko izozki errazak
Osagaiak (gutxi gorab. 150 ml-ko 4-5 izozki egiteko):
- Labegur 250 g txokolate beltzezko tableta bat
- Labegur 250 g txokolate zurizko tableta bat
- Labegur 250 g esne-txokolatezko tableta bat
- 150 ml esne osoa
- 150 ml esnegain harrotua %35 mg.
- Hurrak, arroz puztua eta xigortua, koko arraspatua (nahierara)
Plastikozko edalontziak, izozki-makilatxoak edo lastotxoak beharko dira.
Egiteko modua:
1. Ipini ontzi txiki bat sutan, 50 ml esnegain eta 50 ml esnerekin.
Irakiten hasten denean, kendu sutatik eta erantsi 250 gr. Labegur txokolate beltza, zatituta. Eragin txokolatea urtu eta krema arin bat lortu arte. Laga epeltzen.
2. Banatu krema hau plastikozko edalontzi txikien barruan, eta bete edukieraren 1/3 bat baino gutxixeago. Hozkailura eraman eta laga ordubete.
3. Atera edalontziak krema erdi-izoztuarekin eta sartu makilatxoak.
4. Txokolate beltzezko krema izoztu bitartean, era berean prestatu txokolate zuriaren krema, 50 ml esne, 50 ml esnegain eta 250 gr. Labegur txokolate zuria erabilita. Laga hozten eta hotz dagoenean, bota edalontzietara txokolate beltzezko kremaren gainera, jada erdi-izoztuta egongo da eta. Eraman izozkailura eta laga ordubete gutxienez era berean prestatuko dugun esne-txokolatezko krema hotza bota aurretik.
5. Laga izozkailuan gutxienez 4 ordu edo gau osoan.
6. Desmoldatzeko, ebaki ontzitxoak artaziz, edo segundo gutxiko tartetan pasa ur epeletatik izozkia garbi atera arte ontzitxotik (kontuz, ez eduki denbora gehiegi edo desizoztu egingo dira). Hau egiteko minutu pare bat beharko duzu, ez gehiago.
Aholkuak
1. Izozkietarako moldeak erabil ditzakezue, erosoago gertatuko zaizue, baina horrelakorik ez baduzue, plastikozko edalontzi txikiak erabiltzea aukera merke eta erosoa da, zeren eta desmoldatzeko aski baituzu ontzitxoa artaziz ebakitzea.
2. Gustu bakarrekoak egin ditzakezu eta horrela itxarotea saihestu, edo fruitu lehor zatituak erantsi kremaren bati edo edalontziaren oinarrian, norberaren gogara egokitzeko.
3. Krema basotxoen barrura erosoago botatzeko, nik pastelgintzako plastikozko mahukak erabiltzen ditut, gero botatzen diren horietakoak, gaur egun oso erraz aurkitzen dira eta.
4. Garbiagoa eta erosoagoa da. Baina pitxertxo batek ere balio dezake.
5. Ez baduzu gura makilatxoa okertzea, itxaron lehenengo krema apur bat izoztu arte eta orduan sartu. Edota jar ezazu filma edalontziaren ahoa estaliz eta bertan sartu makila. Izoztu ezazu filmak makilari eusten diola, mugi ez dadin.
6. Izozki hauek forma dibertigarria dira etxean umeekin izozkiak prestatzeko, jakinda gainera zelako osagaiak dituzten.
7. Aldi berean zeure buruari kapritxo fresko bat emateko modua dira, azkar eta kalitatezko txokolatearekin; izan ere, izozteko behar den denbora baino ez duzu itxaron behar, eta gainera zeuk egindako zerbait jango duzu.
8. Ez gorde izozki hauek 3 egun baino gehiago izozkailuan.
9. Izozki-makina baldin baduzu, izozkia mantekatu dezakezu, bolumena gehituko du mantekatzean sartzen duzun aireaz.
10. Laktosa bako aukera gura baduzu, erabili almendra-esnea eta laktosa bako esnegaina.
Sweet&Sour blogaren eskutik