- Blog
- BBK Esperientziak
- “Zenbat da?” lehiaketak aurrera jarraitzen du azokaz azoka eta Trapagarangoan ere izango da
“Zenbat da?” lehiaketak aurrera jarraitzen du azokaz azoka eta Trapagarangoan ere izango da
Azaroaren 3an ohiko XXIII. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisau Azoka izango da Zugaztietan, Trapagaranen. Azoka honek 23. edizioa beteko du 2024an, eta, beste behin ere, BBK Azoka bertan izango da lehen sektoreari laguntzen.
Gainera, azoka tradizional honetara hurbiltzen diren pertsonek “Zenbat da?” lehiaketaren 6. edizioan parte hartu ahal izango dute. Beraz, gure baserritarren beharra eta produktuen kalitatea balioesten dituen ekintza dibertigarri honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
“Zenbat da?” Zugaztietan
“Zenbat da?” lehiaketa-formatuan egiten da, eta bertan BBK Azokako etxolaren batean produkturen bat erosten duten guztiek parte har dezakete. Erosketarekin batera, parte hartzeko tiket edo txartela emango zaie.
Tiket horretan, BBK Azokak goiz osoan zehar bere etxolan erakutsiko duen produktu-saskiak beren ustez duen prezioa adierazi beharko dute parte-hartzaileek. Saskiak BBK Azokako baserritarren ustiategietako produktu-sorta zabala izango du.
Eta nork irabaziko du lehiaketa? Saskiaren prezio zehatza asmatzen duenak edo, halakorik ezean, gainditu gabe gehien hurbiltzen denak.
Parte hartzeko tiket guztiak batu eta berrikusi ostean, azaroaren 8an jakinaraziko da “Zenbat da?” honen irabazlea.
“Zenbat da?” lehiaketak ikusmin handia pizten du antolatzen dugun tokian. Tarte dibertigarri bat igaro nahi baduzu, zatoz Zugaztietako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisau Azokara.
Produktuen zerrenda
Zugaztietako azoka honetan, “Zenbat da?” saskiak 29 produktu izango ditu. Hemen duzu zerrenda, kalkuluak egiten hasi gura baduzu.
Sagardo naturala botila / ETXEBARRIA Etxebarria
Erdikoetxe txakolina / ERDIKOETXE Erdikoetxe
Magalarte txakolina / MAGALARTE Magalarte Upategia
Uxual-krema berezia botila / LICORES LUJO Licores lujo
Etxeko patxarana botila / LICORES LUJO Licores lujo
Tosta garagardoa: English Brown Ale (6 botilatxo) / BOGA GARAGARDOA Boga Garagardoa
Antzara-gibel mousse trufatua 130gr. / ESKUOLA Eskuola
Ahate-urdaiazpikoa 100gr. / ESKUOLA Eskuola
Behi-zezina xerrak 350 gr. / LOMBERA Lombera
Txorizoa piperrarekin / LOIUKO Loiuko
Tomate ekologikoa kontserban / GOREKO Goreko
Olio ketua 250cl. / KEIA Keia
Barraskiloak saltsan 600gr. / LANDAK KARAKOLAK Landak Karakolak
“LEARTIBAI” Bizkaiko saltsa 350gr. / LANEKO Laneko
Azenario- eta curry-patea 106gr. / OLATXUKO LABOREAK Olatxuko Laboreak
Alberjinia- eta tomate-patea 106gr. / OLATXUKO LABOREAK Olatxuko Laboreak
Irasagar-gozokia 370gr. / SANTA CLARA BASERRIA Santa Clara baserria
Kokoak 1/2 kg. / SARATXAGA EGUR-LABEA Saratxaga
Antxoa-gildak / LA GILDA DEL NORTE La Gilda del Norte
Txokolate esneduna erregaliz eta bioletekin 70gr. / KAITXO Kaitxo
Hegaluzea 400gr. / URDAIBAI KONTSERBAK Urdaibai kontserbak
Eskabetxeko atun-patea 3x85gr.ko packa / URDAIBAI KONTSERBAK Urdaibai kontserbak
Intxaurrak 1kg / UXARBEITI BASERRIA Uxarbeiti baserria
Gernikako babarrunak 1kg. / UXARBEITI BASERRIA Uxarbeiti baserria
Onandi 1/2 Idiazabal gazta / ONANDI Onandi
Pedro Gallarreta txilar-eztia 1kg / PEDRO GALLARRETA Pedro Gallarreta
La rotura Zallako tipula morea 1 kg / LA ROTURA La Rotura
Marrubi eta mugurdi-marmelada packa / BIOZAKI Biozaki
“Zenbat da?” lehiaketan parte hartzeko oinarriak
Kontsultatu hemen “Zenbat da?” lehiaketaren oinarri osoak
Zugaztietako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisau azoka
Azaroaren 3an Zugaztietako XXIII. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisau Azoka izango da. Meatzaldeko herri horretan ia 40 erakusketari elkartuko dira, eta iaztik, gazta eta txakolin postuak gehitu zaizkie horiei.
Lehen sektoreko produktuen azokaz gain (barazki edo ortuariak, fruta, gazta, ogia, txakolina eta gozogintzako produktuak), etxoletan artisautza-azoka eta abere-erakusketa ere izaten dira. Eta, aldi berean, dastatzeak, umeentzako tailerrak eta herri-kirolen erakustaldiak antolatzen dira.
29/10/2024 Kategoriak: BBK Esperientziak Etiketak: