• Blog
  • BBK Esperientziak
  • Irailaren 15ean “Zenbat da?” lehiaketaren beste edizio bat izango dugu Muskizko nekazaritza- eta abeltzaintza-azokan

Irailaren 15ean “Zenbat da?” lehiaketaren beste edizio bat izango dugu Muskizko nekazaritza- eta abeltzaintza-azokan

BBK Azokako feriak lurralde osoan zehar egiten dira, eta irailaren 15ean, Muskizen, nekazaritza- eta abeltzaintza-azokaren hitzorduan, beste batzuetan hain arrakastatsua izan den “Zenbat da?” ekintza parte-hartzailearen beste edizio bat izango dugu.

Beste behin ere ekoizleen lana balioan jarriko dugu dinamika parte-hartzaile eta dibertigarri honen bidez.

 

 “Zenbat da?” lehiaketa Muskizen

Beste behin ere, lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatuko ditugu Muskizko azokara bertaratzen diren pertsonak. Bertan, goiz osoan ikusgai egongo den BBK Azoka produktu-saskiaren prezio zehatza asmatu beharko dute.

Saskia askotariko produktuek osatzen dute, guztiak BBK Azokako baserritarren ustiategietakoak.

Azoka bisitatu eta azokako postuetan produkturen bat erosten duten guztiek har dezakete parte. Erosketa egitean, parte hartzeko txartela jasoko dute, eta loteari dagokionez zenbatesten duten prezioa eta datu pertsonalak bete beharko dituzte.

Jokoaren dinamika saskiaren prezio zehatza asmatzean edo, gainditu barik, ahalik eta gehien hurbiltzean oinarritzen da. Asmatzen duenak produktu-lote osoa eroango du.

Jardunaldiaren amaieran, parte hartu duten tiket guztiak jasoko dira. Eta irailaren 20an jakinaraziko da irabazlea, lotearen prezio zehatza asmatu duena.

Muskizko edizioa “Zenbat da?” lehiaketaren laugarren aldia izango da, aurreko hirurak joan den urrian Gernikakoa, 2023ko San Tomaseko edizio berezia, eta joan den maiatzean Bermeoko Arrain Azokakoa izan baitziren.


 

Zain izango gaituzu Muskizen parte har dezazun!

 

Produktuen zerrenda

Oraingoan 30 produktu izango dira saskian:

 

Produktua

Ekoizlea:

Sasine txakolin gorri botila / BUTROI UPATEGIA

Butroi upategia

Sagardo natural botila / ETXEBARRIA

Etxebarria

Ulibarri txakolin botila / ULIBARRI ARTZAINAK

Ulibarri Artzainak

Abeitxa txakolin botila / TXABARRI

Txabarri txakolina

Uxual-krema berezi botila / LICORES LUJO

Licores lujo

Etxeko patxaran botila / LICORES LUJO

Licores lujo

La Rotura garagardoa 6 unit.ko kaxa / LA ROTURA

La Rotura

Bularrak oliotan 360gr. / DELIKATETXE

Delikatetxe

Tipula-konfita 140gr. / DELIKATETXE

Delikatetxe

Antzar-gibel moussea trufa-zaporeaz 130gr. / ESKUOLA  

Eskuola

Ahate-urdaiazpikoa 100gr. / ESKUOLA

Eskuola

Behi-zezina xerrak 350gr. / LOMBERA

Lombera

Ardi-saltxitxoia 2 unit. / LUSURI

Lusuri gaztandegia

Kontserba-tomatea 370gr. / GOREKO

Goreko

Olio ketua 250cl. / KEIA

Keia

Barraskiloa saltsan 600gr. / LANDAK KARAKOLAK

Landak Karakolak

“Leartibai” Bizkaiko saltsa 350gr. / LANEKO

Laneko

Piper txorizeroa 90gr. / MOMOITIO

Momoitio

Azenario eta curry patea 106gr. / OLATXUKO LABOREAK

Olatxuko Laboreak

Berenjena eta tomate patea 106gr. / OLATXUKO LABOREAK

Olatxuko Laboreak

Irasagar-gozokia 370gr. / SANTA CLARA BASERRIA

Santa Clara baserria

Kokoak 1/2 kg. / SARATXAGA EGUR-LABEA

Saratxaga

Txokolate esneduna erregaliz eta bioletekin 70gr. / KAITXO

Kaitxo

Hegaluzea 400gr / URDAIBAI KONTSERBAK     

Urdaibai kontserbak

Eskabetxeko hegaluze-patea 3x85gr-ko packa / URDAIBAI KONTSERBAK

Urdaibai kontserbak

Intxaurrak 1kg. / UXARBEITI BASERRIA

Uxarbeiti baserria

Gernikako indaba 1kg. / UXARBEITI BASERRIA

Uxarbeiti baserria

Idiazabal gazta osoa / PADILLA

Padilla

Txilar-eztia 1/2kg. / PEDRO GALLARRETA

Pedro Gallarreta

Karrantzako ardi-gazta aurpegi beltza 420gr. / AMALUR

Amalur

Marrubi eta mugurdi marmelada packa / BIOZAKI

Biozaki

 

 “Zenbat da?” lehiaketan parte hartzeko oinarriak

Kontsultatu “Zenbat da?” lehiaketaren oinarri osoak 


 

Muskizko nekazaritza- eta abeltzaintza-azokaren 40. edizioa

Irailaren 15ean, igandean, Muskizko nekazaritza- eta abeltzaintza-azokaren 40. edizioa izango da. San Juan zelaietan urtero 90 etxola baino gehiago egoten dira eta milaka lagunen bisita jasotzen dute.

Muskizkoa euskal nekazaritzaren hitzordu garrantzitsuenetako bat da, eta bere aniztasunagatik nabarmentzen da, baita bertan ordezkatuta egoten den nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenaren kalitateagatik eta hurbileneko nekazaritza eta esku-langintzaren eskaintza bereziagatik ere.

Azokara bertaratzen direnek frutak, barazki edo ortuariak, eztia, hestebeteak, ogia, gozokiak eta, zelan ez, gazta-erakusketa zabala erosi eta dastatu ahal izango dute. Elikagaiez gain, azokan arropa tradizionala, eskulangintza eta ganadua ere izango da, zaldi, behi, ardi eta ahuntzak egongo baitira.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1