• Blog
  • BBK Esperientziak
  • “Zenbat da?” lehiaketa bigarren urtez egingo da urriko azken astelehenean Gernikan

“Zenbat da?” lehiaketa bigarren urtez egingo da urriko azken astelehenean Gernikan

Urriko azken astelehenekoa lehen sektoreko azoken ezinbesteko hitzorduetako bat izaten da. Horregatik, data horretan, hain zuzen, “Zenbat da?” lehiaketa abiarazi genuen 2023an. Arrakasta handia izan du hasieratik eta edizio honetan Gernikan urriko azken astelehenean errepikatuko dugu. Urriaren 28an izango da eta parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Gernikan lehen aldiz egin ostean, geroztik “Zenbat da?” ekintza parte-hartzailea 2023ko San Tomaseko edizio berezian ere egin genuen, Bermeoko Arrain Azokan joan den maiatzean, eta Muskizko azokan, irailaren 15ean.

 “Zenbat da?” ekimenak ekoizle edo baserritarren lana aldarrikatzen eta ikusarazten du, era ludiko eta parte-hartzailean.

 

 “Zenbat da?” Gernikan

 “Zenbat da?” lehiaketa-moduko ekintza parte-hartzailea da, azoka bisitatzera gonbidatzen du jendea, eta goiz osoan zehar ikusgai egongo den BBK Azoka produktu-saskiaren prezio zehatza asmatzera animatzen ditu BBK Azokako postuetan produkturen bat erosten dutenak.

Saskia mota askotako produktuek osatuko dute, guztiak BBK Azokako baserritarren ustiategietakoak.

Parte-hartzaileek saskiaren prezio zehatza asmatzen saiatu behar dute, edo ahalik eta gehien hurbildu, gainditu barik. Asmatzen duenak produktuen lote osoa eroango du. Erosketa egitean, parte hartzeko tiket bat jasoko dute, eta bertan loteari kalkulatzen dioten prezioa eta datu pertsonalak bete behar dituzte.

Jardunaldiaren amaieran, parte hartu duten tiket guztiak jasoko dira. Eta azaroaren 5ean jakinaraziko da irabazlea, lotearen prezio zehatza asmatu duena.

 “Zenbat da?” lehiaketak arrakasta handia lortu du Gernikan, Bilbon, Bermeon eta Muskizen egin ditugun lau edizioetan.

Animatuko zara Gernikan parte hartu eta ondo pasatzera?

 

Produktuen zerrenda

Saskiaren prezioa asmatzen lagunduko dizugu, aldez aurretik saskia osatuko duten produktuen zerrenda emanez. Oraingo honetan 40 izango dira:

 

Sagardo naturala botila / ETXEBARRIA

Etxebarria

Urdaibai txakolina / URDAIBAI TXAKOLINA

Urdaibai txakolina

Aguirrebeko txakolina botila / BERROJA

Berroja

Uxual-krema berezia botila / LICORES LUJO

Licores lujo

Etxeko patxarana botila / LICORES LUJO

Licores lujo

Tosta garagardoa: English Brown Ale (6 botilatxo) / BOGA GARAGARDOA

Boga Garagardoa

Antzara-gibel mousse trufatua 130gr. / ESKUOLA  

Eskuola

Ahate-urdaiazpikoa 100gr. / ESKUOLA

Eskuola

Behi-zezina xerrak 100gr. / LOMBERA

Lombera

Orozkoko saltxitxoia. URIGOITIKO TXORIZOAK

Urigoitiko txorizoak

Tomatea kontserban 370gr. / GOREKO

Goreko

Olio ketua 250cl. / KEIA

Keia

Barraskiloak saltsan 600gr. / LANDAK KARAKOLAK

Landak Karakolak

“LEARTIBAI” Bizkaiko saltsa 350gr. / LANEKO

Laneko

Azenario- eta curry-patea 106gr. / OLATXUKO LABOREAK

Olatxuko Laboreak

Alberjinia- eta tomate-patea 106gr. / OLATXUKO LABOREAK

Olatxuko Laboreak

Irasagar-gozokia 370gr. SANTA CLARA BASERRIA

Santa Clara baserria

Kokoak 1/2 kg. / SARATXAGA EGUR-LABEA

Saratxaga

Txokolate esneduna erregaliz eta bioletekin 70gr. / KAITXO

Kaitxo

Atuntxikia 400gr. / URDAIBAI KONTSERBAK     

Urdaibai kontserbak

Eskabetxeko atun-patea 3x85gr.ko packa / URDAIBAI KONTSERBAK

Urdaibai kontserbak

Intxaurrak 1kg. / UXARBEITI BASERRIA

Uxarbeiti baserria

Gernikako babarruna 1kg. / UXARBEITI BASERRIA

Uxarbeiti baserria

1/2 Idiazabal gazta / PADILLA

Padilla

Urikoa txilar eztia 1/2kg. / URIKOA EZTIA

Urikoa eztia

Karrantzako ardi mutur beltzaren gazta 420gr. / AMALUR

Amalur

Marrubi eta mugurdi-marmelada packa / BIOZAKI

Biozaki

Txakolin beltza 1 botila / DONIENE GORRONDONA

Doniene Gorrondona

Kolitza Blend Enkarterri kafea / KAITXO

Kaitxo

"LABORE" babarrun gorria 720gr. / LANEKO

Laneko

Hirugihar ondua xerratan 150gr. / LOMBERA

Lombera

Solomo erdiondua 300gr. / LOMBERA

Lombera

Marmelada ekologikoak dastatzeko packa / SANTA CLARA BASERRIA

Santa Clara baserria

Antxoa gatz arruntarekin 120gr. / URDAIBAI KONTSERBAK

Urdaibai kontserbak

Lore anitzeko ezti iluna. EZTIA /MIEL ARTESANAL

Eztia / Miel artesanal

Sagardo naturala botila / ETXERRIAGA

Etxerriaga

Kuiatxo-krema / GOREKO

Goreko

Zallako tipula morea 1kg. / LA ROTURA

La Rotura

La Rotura garagardoa 6 unitateko kaxa / LA ROTURA

La Rotura


 

“Zenbat da?” lehiaketan parte hartzeko oinarriak

Kontsultatu hemen “Zenbat da?” lehiaketaren oinarri osoak

 

Urriko azken astelehena, hitzordu handia Gernikan

Urriko azken astelehenean, Bizkaiko nekazaritza-ekoizpenaren epizentroa izango da Gernika. Bere ohiko azoka Euskadiko garrantzitsuenetako bat da eta eskualde osoko ekoizle eta erosleak erakartzen ditu, bertako eta sasoiko produktuen zaleentzat ezinbesteko hitzordu bihurtuz.

Azoka honetan, Bizkaiko lurretan landutako produktu freskoak eta kalitatezkoak aurkituko dituzu. Sasoiko frutak eta barazkiak, ortuariak, lekaleak eta esnekiak, zure jakitegia gure lurraldeko zapore onenekin betetzeko behar duzun guztia.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1