• Blog
  • BBK Esperientziak
  • “Zenbat da?” ekimen parte-hartzailea Bermeoko Arrain Azokan izango da berriro

“Zenbat da?” ekimen parte-hartzailea Bermeoko Arrain Azokan izango da berriro

Datorren maiatzaren 18an ohiko Arrain Azoka izango da Bermeon XXX. edizioan. Aukera ezin hobea “Zenbat da?” ekintza parte-hartzailea berriro martxan jartzeko.

Azokara etortzen direnak parte hartzera animatzen dituen jarduera da, eta, modu atsegin eta lasaian, sentsibilizatu eta gure ekoizleen lan edo beharraren garrantzia nabarmentzen du.

 

 “Zenbat da?” Bermeon

“Zenbat da?” lehiaketa bat da, eta saria BBK Azoka sareko baserritarren produktuz betetako saski handi bat izaten da.

“Zenbat da?” lehiaketaren lehen edizioa joan den urrian egin zen Gernikan eta lortu zuen arrakastak San Tomas egunean edizio berezi bat  abian jartzera bultzatu gintuen, sari ugarirekin.

Bermeokoa ekimen dibertigarri eta atsegin honen beste edizio bat izango da, duda barik.
Lehiaketa honetan, BBK Azokak egun osoan produktu-saski bat jarriko du ikusgai markaren etxolan, BBK Azokako baserritarren ustiategietatik datozen askotariko produktuekin.

Parte-hartzaileek prezioa asmatu beharko dute, edo ahalik eta gehien hurbildu, pasatu barik. Asmatzen duenak produktuen lote osoa eroango du.

Azokako postuetan produkturen bat erosi duten guztiek parte har dezakete “Zenbat da?” saioan. Erosketarekin parte hartzeko tiket bat jasoko dute, eta bertan loteari kalkulatzen dioten prezioa eta datu pertsonalak bete beharko dituzte.

BBK gunean, produktu-lotearen ondoan, jarrita egongo den kutxan sartu behar dute tiketa. Jardunaldiaren amaieran, tiket guztiak jasoko dira. Eta maiatzaren 24an jakinaraziko da irabazlea, lotearen prezio zehatza asmatu duena.

Dibertigarria, ezta? Laguntzeko, saskia osatuko duten produktuen zerrenda aurreratuko dugu.

Orain zu parte hartzera animatzea besterik ez da falta!

 

Produktuen zerrenda

Oraingo honetan 31 produktuk osatuko dute saskia:

  1. Aguirrebeko txakolina botila / BERROJA

  2. Sasine txakolin gorria botila / BODEGA BUTROI

  3. Sagardo naturala botila / ETXEBARRIA

  4. Txakolina botila / URDAIBAI TXAKOLINA

  5. Garagardo tosta: English Brown Ale (6 botila txiki) / BOGA GARAGARDOA

  6. Uxual krema berezia botila / LICORES LUJO

  7. Etxeko patxarana botila / LICORES LUJO

  8. Bularkiak oliotan 360gr. / DELIKATETXE

  9. Tipula konfita 140 gr. / DELIKATETXE

  10.  Antzara-gibel mousse trufatua 130gr. / ESKUOLA   

  11.  Ahate urdaiazpikoa 100gr. / ESKUOLA

  12.  Behi-zezina xerrak 350 gr. / LOMBERA

  13.  Ardi-saltxitxoia 2 unit. / LUSURI

  14. Tomatea kontserban 370 gr./ GOREKO

  15.  Txorizoa piper txorizeroarekin 5 unit / ITTURBALTZA ARTISAU ELIKAGAIAK

  16.  Olio ketua 250cl. / KEIA

  17.  Barraskiloak saltsan 600gr. / LANDAK KARAKOLAK

  18.  “LEARTIBAI” bizkaitar saltsa 350gr. / LANEKO

  19.  Piper txorizeroa 90 gr. / MOMOITIO

  20.  Azenario-eta curry-patea 106gr. / OLATXUKO LABOREAK

  21.  Alberjinia-eta tomate-patea 106gr. / OLATXUKO LABOREAK

  22.  Marmeladak dastatzeko packa / SANTA CLARA BASERRIA

  23.  Irasagar-gozokia 370gr. SANTA CLARA BASERRIA 

  24.  Kokoak 1/2 kg. / HORNO DE LEÑA SARATXAGA

  25.  Txilar-eztia 1/2 kg. / URIKOA EZTIA

  26.  Txokolatea esne, erregaliz eta bioletekin 70gr. / KAITXO 

  27.  Hegaluzea 400gr. / URDAIBAI KONTSERBAK     

  28.  Atun-patea eskabetxean 3x85gr.ko packa / URDAIBAI KONTSERBAK

  29.  Intxaurrak 1kg /  UXARBEITI BASERRIA

  30.  Gernikako indaba 1kg. / UXARBEITI BASERRIA

  31. Idiazabal gazta osoa / PADILLA

“Zenbat da?” lehiaketan parte hartzeko oinarriak

Kontsultatu “Zenbat da?” ekimenaren oinarri osoak


 

Bermeoko Arrain Azoka, feria hutsa baino askoz gehiago 

Bermeoko Arrain Azoka feria hutsa baino askoz gehiago da bermeotarrentzat. Urteko lehen festa dute, eta uniforme ofizial lez mahoizko jantzia soinean, herriak bere itsas tradizioa, arrantza-industriari lotua, ospatzen du jarduera-egitarau zabalarekin.

Jai giroan Arrain Azoka izaten da protagonista, Euskadin egiten den handiena baita.

BBK Azokatik gure ekoizleen presentziarekin kolaboratzen dugu, eta maiatzaren 18ko goiz osoan zehar beraiek artatuko dituzte bisitariak beren jaki eta azalpenekin. Egiten duten lan edo beharra jendeari ezagutarazteko modu paregabea.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1