- Blog
- BBK Esperientziak
- Testimonios
Testimonios
“Azokak… nire bizimodua dira. Nik neuk zuzenean azaltzen dut eramaten dudan produktua… eta nire bizimodua, produktua eta zelan egiten dudan agertzen diot bezeroari. Azoketan bezeroarekin izaten dudan harreman pertsonal horri esker, neure burua gainditzen dut egunez egun.
Arantzazu Meabe Gozogintza
“Ekoizle naizen aldetik, azokak oso garrantzitsuak dira niretzat… harremana dut jendearekin eta ezagutu egiten naute… Badakite produktuaren atzean gu gaudela. Azoketara neure produktua saltzera joaten naiz eta bezeroarekin berba eginez, zer gura duen jakiten dut. Beraiekin berba egitea, beste azoka batzuetara ere haiek niri jarraitzea eta nire produktua bilatzea, horrek azaldu ezin dudan poztasuna ematen dit…”
Momoitio Baserria. Berango. Begoña Lumbreras
Guretzat nekazaritza-azokak diru-sarrera garrantzitsua dira, gure produktuak sustatzeko eta bezero izan litezkeenak ezagutzeko era bat. Eskerrik asko bbk-ri!
Itziar Etxebarria
21/12/2015 Kategoriak: BBK Esperientziak Etiketak: