Gure sagardoa, kalitate ziurtatua

Bertoko sagar-barietateekin egina eta freskotasun eta azidotasun handikoa, gure ekoizleen sagardoa prozesu neketsu baten emaitza da, berebiziko zaporea bermatzen duena.  

Sagardo honen kalitatea Euskal Sagardoa jatorri-deitura berriarekin finkatu da; joan zen urtarrilean aurkeztu zen, eta %100 bertoko sagarraz egindako sagardo guztiak bereizten ditu.

Gatikako Etxebarria upategiak eta Lea Artibai eskualdeko Laneko kooperatibak arduraz behar egiten dute jatorri-deiturako sagardoa merkaturatzeko, eta honela kalitaterik handieneko produktua bermatzeko. Bi ekoizleon lursailetan sartzera gonbidatzen zaitugu hurbiletik ezagutzeko gure sagardoaren jatorririk onena.

                                                                                                                               

 

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1