- Blog
- BBK Esperientziak
- Eskuz egindako txorizo tradizionala
Eskuz egindako txorizo tradizionala
Gorbeiako magalean, Orozko udalerrian, Lorea Momeñe ekoizle gazteak Urigoitiko Txorizoak Eusko Labeldun txerri-ustiategi familiarra darama aurrera.
Hazkuntza eredu askean oinarrituz, txerrien ongizatea ziurtatzea du helburu, horretarako elikadura naturalaz eta transgeniko bako eta gizentzeko azeleratzaile bako pentsuak erabiliz. Animalien zainketan jarritako errespetuak ondorio zuzena dauka ondotik eskeintzen duen produktuan. Urigoitiko Txorizoak ekoizleak txorizoak egiten ditu, mina eta pottokaren, baita saltxitxoiak eta pateak ere. Bere produktu guztiak, patea izan ezik, gluten, laktosa eta kontserbatzaile artifizial bakoak dira.
Urigoitiko Txorizoak ustiategiaren produktu gorena bi urtez Euskadiko txapelketa irabazi duen txorizoa da. Txerri-arrazen gurutzaketa berezia funtsezko faktorea da haragiaren kalitatean, zaporetsua eta ahogozo parebakoa baita. Txorizo honen ezaugarriak dira, gainera, eskuz egina izatea eta errezeta tradizionala erabiltzea piper txorizeroaz eta berakatzaz.
04/08/2017 Kategoriak: BBK Esperientziak Etiketak: Hortalizas