• Blog
  • BBK Esperientziak
  • Elikadura osasungarri eta jasangarrirako urratsak: bizimodu osasuntsuago eta ingurumenarekiko begirunetsuagorako gida

Elikadura osasungarri eta jasangarrirako urratsak: bizimodu osasuntsuago eta ingurumenarekiko begirunetsuagorako gida

Osasunaren eta ingurumenaren zaintzaren garrantziaz gero eta kontzienteago den mundu honetan, elikadurak funtsezko zeregina betetzen du. Elikadura osasungarria eta jasangarria hartzeak gure organismoari mesede egiteaz gain, guztiontzako etorkizun iraunkorragoa lortzen ere laguntzen du. 

Dagoeneko azaldu dizugu blog honetan zer den elikadura jasangarria. Artikulu honetan, urrats praktiko batzuk egiten lagunduko dizugu, elikadura-ohitura osasungarriagoak eta planetarekiko begirunetsuagoak zeure bizimoduan sartzeko.

Zergatik da garrantzitsua elikadura osasungarri eta jasangarria?

Elikadura osasungarri eta jasangarriak onura ugari dakarzkio bai gure osasunari eta bai planetari:

  • Ongizate handiagoa: mantenugaietan orekatua eta aberatsa den dieta batek gure immunitate-sistema indartzen du, gure energia hobetzen du eta gaixotasun kronikoen arriskua murrizten du.

  • Pisu osasungarria: elikagai osasungarriak kontsumitzean eta anoak kontrolatzean, errazagoa da pisu egokia mantentzea.

  • Ingurumen-inpaktu txikiagoa: elikagaien ekoizpena da baso-gabetzearen, uraren kutsaduraren eta berotegi-efektuko gasen isurketen arrazoi nagusietako bat. Bertoko eta sasoiko elikagaiak aukeratuz, gure aztarna ekologikoa murriztuko dugu. 

  • Tokiko ekonomiari laguntzea: tokiko produktuak kontsumitzean, gure eskualdeko nekazari eta ekoizleei laguntzen diegu, tokian tokiko ekonomia indartzen lagunduz.

Elikadura osasungarri eta jasangarrirako urratsak

  1. Lehenetsi landare-jatorriko elikagaiak: sartu fruta, ortuari edo barazki, lekale eta zereal integral gehiago zure dietan. Elikagai horiek zuntz, bitamina, mineral eta antioxidatzaile ugari dituzte.

  2. Kontsumitu sasoiko eta tokiko elikagaiak: sasoiko produktuak zaporetsuagoak eta hazkurritsuagoak dira, heltze-punturik onenean jasotzen baitira. Gainera, tokiko produktuak kontsumitzean, garraioak ingurumenean duen eragina murrizten dugu.

  3. Murriztu haragi-kontsumoa: aukeratu ordezko proteinak, hala nola lekaleak, tofua, tempeh eta arraina. Murriztu haragi gorri eta prozesatuen kontsumoa.

  4. Kozinatu etxean: etxean kozinatzeak osagaiak eta anoak kontrolatzea ahalbidetzen dizu, elikagai prozesatuak eta koipe ase eta azukre erantsi askokoak saihestuz.

  5. Irakurri etiketak: produktu bat erosi aurretik, irakurri arretaz etiketa, eta aukeratu osagai naturalak eta ahalik eta gutxien prozesatuak.

  6. Murriztu elikagaiak alferrik galtzea: planifikatu zure jatorduak, gorde egoki elikagaiak eta aprobetxa itzazu soberakinak janaririk ez botatzeko.

  7. Hidrata zaitez: Egunean zehar nahikoa ur edan. Ura funtsezkoa da gure organismoak behar bezala funtziona dezan.

  8. Jan poliki eta gozatu janariaz: ondo murtxikatu elikagaiak eta gozatu mokadu bakoitzaz. Horrek lagunduko dizu asebeteago sentitzen eta gutxiago jaten.

BBK Azoka: elikadura osasungarri eta jasangarrirako zure aliatua

BBK Azokan askotariko produktu freskoak aurkituko dituzu, sasoikoak eta bertokoak, elikadura osasungarriagoa eta jasangarriagoa izaten lagunduko dizutenak. BBK Azokan erosten duzunean, bertoko ekoizleei laguntzen diezu eta ingurumena zaintzen laguntzen duzu.

Hona hemen BBK Azokan erostearen onuretako batzuk:

  • Kalitatezko produktuak: gure produktu guztiak kontu handiz aukeratzen dituzte baserritarrek, horien freskotasuna eta kalitatea bermatzeko.

  • Barietatea: bertoko fruta, barazki edo ortuari, esneki eta ontziratuen aukera zabala topatuko duzu.

  • Jasangarritasuna: ingurumena errespetatzen duten nekazaritza-jardunbide edo praktika jasangarriak erabiltzen dituzten nekazariei laguntzen diegu.

  • Gardentasuna: ezagutu kontsumitzen dituzun produktuen jatorria eta lagundu zure komunitateko ekoizleei.

Sar itzazu ohitura erraz hauek zure bizitzan eta hasi elikadura osasungarriago eta jasangarriagoaz gozatzen!

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1