- Blog
- BBK Esperientziak
- Artisau-garagardoa, ahogozorik naturalena
Artisau-garagardoa, ahogozorik naturalena
Jon Etxeandia da Etxeandia Garardauak artisau-garagardoa egiten duen fabrikaren burua; Bizkaiko Urdulizen dago. 2009. urtetik familia-enpresa txiki honek garagardoa egiteko antzinako prozesuak berreskuratu ditu, eta artisauzko garagardogintzaren filosofia bultzatu du.
Bertoko lehengaien bidez (malta Nafarroakoa da eta lupulua euren sailetakoa), Etxeandia Garardauak enpresan betiko garagardoaren zapore eta lurrinaz goza daiteke.
Urdulizko enpresa txiki honen ezaugarrietako bat garagardo-aukera zabala egin eta merkaturatzea da, sasoikoak eta ohiko garagardo hori, gorri eta beltzak barne.
Jon Etxeandiak bere fabrikako ateak zabaldu dizkigu erakusteko zein den garagardoa egiteko prozesua, bere lan edo beharrean grina eta tradizioa batzen dituelarik kalitatezko garagardoa lortzeko.
20/09/2017 Kategoriak: BBK Esperientziak Etiketak: Txakoli