- Blog
- BBK Esperientziak
- 2015eko San Tomas sariak
2015eko San Tomas sariak
Banatu dira BBKren 2015eko San Tomas sariak solidaritatea adierazteko eta Bizkaiko baserritar eta ekoizleak saritzeko festan
2016ko urtarrilaren 12an egin da BBK Salan 2015eko San Tomas sariak emateko jaialdia. Ekitaldia Bizkaiko baserritarren beharra eskertzeko izan da, eta aldi berean CEAR Euskadi-ri iheslari edo errefuxiatuentzako dirua emateko, BBK-k San Tomas azokan baturiko dirua.
BBKren San Tomas sariek Bizkaiko baserritar eta ekoizleen jarduera aitortzen dute, lehen sektore iraunkorraren garapenean, ekoizpen-prozesuko urrats guztiak ondo jagoten dituen horretan, dihardute eta.
Jaialdian izan ziren, Gorka Martinez, BBKko zuzendari nagusia, eta Leire Aragon, Gizarte Ekintzako zuzendaria, baita Bilboko udal-agintariak eta Bizkaiko Foru Aldundikoak ere.
Ekitaldia amaitzeko CEAR Euskadi-ri 20.747,91 €ko txekea eman zitzaion, BBKko beharginek baturikoak San Tomas azokan jarritako etxola solidarioan. Javier Galparsorok, CEAR Euskadiko lehendakariak, jaso zuen txekea, eta errefuxiatuek Siria bezalako herrialdeetako indarkeriatik ihes egitean pairatzen duten drama gogoratu zuen.
BBKren 2015eko San Tomas sariak:
Frutak: Itziar Etxebarria (Gatika)
Ortuariak: Goreko - Gorka Irazabal (Mungia)
Gazta: Santamañe Elkartea - Patxi Baskaran (Markina - Xemein)
Eztia: Igor Merino (Barakaldo)
Ogia: Jesus Garate (Izurtza)
Txakolin Gorria: Sasine Txakolina (Larrabetzu)
Txakolin Beltza: Txakoli Filoxera - Gure Ahaleginak upategia (Urduña)
Txakolin Zuria: Txakoli Abio (Bakio)
Abere biziak: Juan Antonio Zabala (Getxo)
Ekoizle Gaztea: Gorka Jaio – Gaztagilea (Iurreta)
Urte osoan zehar ongien aurkezturiko standa: Begoña Lumbreras – Ortuzaina (Berango)
14/01/2016 Kategoriak: BBK Esperientziak Etiketak: Txakoli