• Azokak
  • Zamudioko nekazaritza eta abeltzaintzako azoka

Zamudioko nekazaritza eta abeltzaintzako azoka

Noiz: Azaroak 08. 2015

Zamudio kalera irten zen asteburu osorako hitzorduan. Joan zen azaro edo zemendiaren 8an, bezperan Txokolate, Gozoki eta Artisautza Azokaren III. edizioa izan ondoren, Zamudiok indarra izan zuen Bizkaiko nekazaritzan murgiltzeko, egunez egun gure lurraldeko ekoizleentzat gero eta garrantzitsuagoa den azokan.

Igandeko hitzorduan gure baserrietako produktuak saltzeko 86 postu izan ziren, eta horietan ortuariak eta barazkiak, fruta, gazta, txakolina, euskal pastela, eztia, ogia, gozokiak eta abar erosi eta dastatu ziren.

Edizio honetan Udalak nabarmendu du inoiz baino gehiago izan direla zamudioztarrek zeuzkaten postuak, gehienbat gazte ekintzaileak, nekazaritza arlora jo dutenak beren lan-etorkizunaren bila. Bizkaiko nekazaritza bizirik dagoen seinale.

Ekoizleekin zuzeneko harremana izaten da, hauek egunez egun jagoten dituzte gero pertsonalki aurkezten dizkiguten produktuak, kalitate handiko produktuak eta gure zentzumenentzat hoberenak. Zamudioko hitzorduan jarduera asko izaten da eta adin guztietarako. Erabateko jai-giroan, Idiazabal gaztaren eta txakolinaren dastatze gidatua egin zen; oso estimatuak diren bi produktu dira, benetan merezi dutenak “hurbiletik ezagutu eta gozatzea”. Baita ere nabarmentzekoa izan zen Zamudioko baserritarren abelgorri-erakusketa, ahuntz sorta bat eta zaldiz egindako osteratxoak azokaren inguruan.

Azpimarratzeko moduko beste jarduera batzuk, bezperan izan zirenak, dastapenak izan ziren: artisau-garagardoa, Urban Beer-ek eskainia, euskal hanburgesa eta baserriko oilaskoa. Larunbatean artzain-txakurren beharraren erakustaldia ere egin zen.

Amaitu aurretik, produktu onenentzako sari-ematea egin zen. Ortuarien atalean sarituak Adela Andikoetxea (1. saria), Begoña Lumbreras, Momoitio Baserrikoa (2. saria) eta Ibai Etxebarria izan ziren. Fruta sailean 1. saria Gatikako Itziar Etxebarriarentzat eta 2.a Igorreko Urtxa Sarrionaindiarentzat. Gaztarik onenak, berriz, Urretxuko Jose Ramon Etxaberena (lehena)  eta Idiazabalgo Jesus Aranbururena (bigarrena) izan ziren.  Txakolinen atalean Zamudioko Magalarte zurian, Lezamako Bitxia gorrian eta baita ere Lezamako Erdikoetxe beltzean. BBaserritar jantzirik onenaren saria ere banatu zen, Izoriako Julen Ibarrolarentzat hain zuzen, eta bertako jantzirik onenarena Lander Aretxabaletarentzat. Luis Angel Zaratek abeltzain-jantzirik onenarentzako saria lortu zuen.

 

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1