Markina

Urriko Azoka Nagusia

Noiz: Urriak 14. 2017

Lea-Artibaiko nekazaritza onena elkartu zen joan zen urriaren 14an Bizkaiko Markina herrian, eskualdeko azoka ezaguna den Urriko Azoka Nagusiaren 35. edizioa bertan egin zen eta. 

Eskualdeko garrantzitsuena den nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka honek Lea-Artibaiko baserritarrek egindako produktuen aukera zabala ekarri zuen Markinara, horien artean nabarmenduz ortuariak, frutak, berdurak, baserriko ogia, euskal pastelak, Idiazabal gazta, kontserbak, eztia, txakolina, pateak, zezina, txokolatea, olioa eta baserriko hanburgesak.

Guztira, 64 stand jarri ziren okasiorako eta Bizkaiko 36 ekoizlek eskualdean egiten diren produktuen aukera zabala eskaini zieten bisitariei, produktu horien ezaugarri eta berezitasun guztiekin. 

Goizeko hamarretatik arratsaldeko bostak arte, baserriko produktuen usain gozoak hogeiren bat eskulangileren grina eta ahalegin arretatsuekin nahastu ziren, eta eskuz landuriko zenbait produktu erakutsi zituzten Markinan, bitxiak eta zeramikazko gauzakiak, adibidez.

Bestalde, nekazaritzako makinen erakusketa ere izan zen azokan eta, bigarren urtez jarraian, motozerraz zura landu edo taillatzearen erakustaldia egin zen.

Aurten abereak izan ziren berriro azokako protagonista ukaezinak. Ohikoa den legez, urteko azokan eskualdeko ganadu-erakusketa egin zen, Lea-Artibaiko etxaldeetako 256 abelburu guztira.

Behi, idi, zaldi eta ardiez gain, bertaratuek aukera izan zuten Euskal Herriko bertoko abereen ─adibidez, asto, behi, ardi, euskal artzain txakur eta Azpi Gorri ahuntzen─ erakusketaz gozatzeko.

Eskualdeko azoka honetan kokaturiko jarduerarik ezagunenetarikoa Akitaniako Blonde idi-arrazako Euskadiko Txapelketa izaten da, eta aurten zazpi abeltzainen 107 abelburuk hartu dute parte. 

Azoka ─BBKrekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailarekin elkarlanean, Lea-Artibai Landa Garapeneko Elkarteak eta eskualdeko udalek antolatua─ trikiti edo soinuaren musikak alaitu zuen uneoro, baita Andoni Egaña eta Iratxe Ibarraren bertsoek ere, hauek udaletxeko balkoitik jardun zutelarik.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1