• Azokak
  • Urriko Azken Astelehena Gernikan

Urriko Azken Astelehena Gernikan

Noiz: Urriak 26. 2015

Udazkeneko jai handia, gure nekazaritzak bere onena erakusteko aukera… eta jendetza handiarentzako hitzordu honetan aurten, eguraldi bikaina lagun, berriro ere onena atera dute gure baserritarrek. Bezerorik ez zaie falta izan, eta hurbiltasuna eta tratu ona izan dira eguneko ezaugarriak.

246 saltoki zeuden BBK-k jarrita, eta horiekin batera txosnak, eguna alaitzen dutenak, besteak beste txorizoarekin ohiko taloa eskaintzen dietelako bisitariei. Saltokien artean, gazta eta fruta eta ortuarienak nabarmendu dira. 61 saltoki gaztentzat eta 60 fruta eta ortuarientzat. Baita ere hitzorduan izan dira ogia eta euskal pastela salerosteko tokiak (20), txakolina (19), sagardoa (6), kontserbak (15) edo eztia (4).

Eguerdia igaro ostean, oholtzara igo dira, sariak jasotzeko, ekoizleek azokara eroandako produkturik onenak. Ortuarien atalean Urdulizko Adela Andikoetxea izan da irabazlea; gaztarik onenaren saria Elgoibarko Mausitxa gaztandegiarentzat izan da, eta bigarrena ere Gipuzkoan geratu da, Mutrikuko Goienetxerentzat izan baita.

Eztien atalean, sariak Zornotzako Valentin Llonaren (mila lore) eta Kortezubiko Javier Larrinagaren (txilar-eztia) artean banatu dira. Gatikako  Itziar Etxebarriak jaso du fruta saileko saria, eta Gernikako Mari Carmen Alcibarrek landare eta lore atalekoa.

Sari-banaketaren ondoren, gaztaren ohiko enkantea egin da; eta aurten irabaziak Gernikako Calzada nagusien egoitzarako izan dira. Bilboko Mendata Berria jatetxeak eraman du lehen gazta hirugarren urtez jarraian, oraingoan 3.700 euro ordainduta gaztarengatik. Xaibor diskotekak eraman du bigarren gazta 300 euroren truke.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1