• Azokak
  • Santiago jaia, azokaren sinonimoa Gorlizen

Gorliz

Santiago jaia, azokaren sinonimoa Gorlizen

Noiz: Uztailak 25. 2016

Beste urtebetez, eta dagoeneko 28 dira, kostako Gorliz herrian joan zen astelehenean, herriko zaindari-jaiak (Santiago jaiak) zirela-eta, ohiko nekazaritza-azoka egin zen, eta Bizkaiko hogeita hamarren bat ekoizle batu ziren berton.

Eguraldiak lagundu zuen eta jendetza handia batu zen Artzelu plazan hartarako jarri ziren 30 postuen inguruan. Fruta, berdura, ortuari, ogi, txakolin eta barraskiloak ere ikusi ziren; gure lurraldeko produktu pila handia bisitarien eskueran, eta kasu askotan, agortu egin ziren baserritarrek bertara eroandako salgai guztiak.

Eta izan zen, erosketa eta erosketa artean, hamarretakoa egiteko astia hartu zuenik ere, hau da, talo ona txorizoarekin jateko, ohikoa eta ezinbestekoa baita honelako ekitaldietan.   

Fanfarre eta trikitilarien soinuek alaitu zuten etengabe goiza, ahaztu barik berez ere kostaldeko herri honek giro alai eta bizia izaten duela uda sasoian.

Egun bat lehenago, uztailaren 24an, Artzelu plazan bertan Eskulangintzako XXX. Azoka izan zen, eta zuzenean erakutsi zen han Bizkaiko artisauek nola lantzen dituzten zenbait espezialitate: larrua, harria, zura, imitaziozko bitxigintza edo zeramika.

Urtero legez, bai 24an eta bai 25ean, Liburu eta Disko Azoka egin zen, elkartasuna adierazteko helburuarekin, bildutakoa ongintzara bideratuko baita.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1