- Azokak
- San Lorenzoko Azoka
Getxo
San Lorenzoko Azoka
Noiz: Abustuak 10. 2016
Antolatzaileen arabera 19.000 pertsona ere izan ziren Algortako Biotz-Alai eta San Nikolas plazetan joan zen abuztuaren 10ean, tradizioari jarraitu eta Getxoko San Lorentzo Azokak urtez urte eskaintzen duen kalitate eta askotariko aukeraz gozatu guran.
Berrogeita hamarren bat baserritar, beren produkturik onenekin, bisitari goiztiarrenak hartzeko prest zeuden goizeko lehen ordutik; hauek, ikusmiran ibiltzeaz gain, lehen erosketak ere egin zituzten goizeko 10:00ak aldera azoka ireki zenean.
Ordu gutxiren buruan, jendeak bi plazak bete zituen, berton 60 saltoki baitzeuden, ortuari, txerriki eta ahateki, pate, lekale, txakolin, euskal pastel, okintza tradizional, lore, gazta edo eztiak eskaintzeko.
Erakusketaren inguruko salerosketaz gain, goiz erdian, ortuari, landare eta gazta lehiaketak egin ziren, ekoizle askok irrika handiz esperotako ekitaldian.
Landare-kategorian Nekane López, Gatikako “Floresdecolores” postukoa, izan zen irabazlea. Gazta ataleko saria Arabako lurralde historikora joan zen, Asparrenako “La Lezeko Gazta”ko Maria Jauregi eta Eli Gorrotxategi-ren eskuetara.
Azpimarratzekoa da Momoitio baserriko Begoña Lumbrerasek lorturiko saria, ortuarien kategoriako irabazlea izan baitzen. Berangoko baserritarrak BBK Azokan kolaboratzen du eta gure online dendan eskaintzen ditu bere produktuak.
Jendea etengabe etorri zen Bizkaiko azokarik garrantzitsuenetakora, getxotarrentzat jai-giro handiko egun batean. Horren haritik, bertako trikitilari taldeek jarri zuten musika-animazioa, etengabe alaitu zutelarik San Lorenzo eguna.
Gaua iritsi ostean, Biotz-Alai plazak dekorazioz aldatu eta izen bereko abesbatzaren ohiko kontzertua eskaini zuen, honela amaitutzat emanez Bizkaiko herri honetan izandako jai-egun biribila.
12/08/2016 Kategoriak: Pasatutako Azokak Etiketak: Ferias