• Azokak
  • Ortuellako XIV. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

Ortuella

Ortuellako XIV. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

Non: Primero de Mayo Plaza, 48530 Ortuella, Bizkaia  
Noiz: Apirilak 15. 2018

Ortuellako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka, bertako Udalak Enkartur eta BBKrekin lankidetzan antolatua, udaberriaren sinonimoa izaten da. Garai honetan landa hasia izaten da Bizkaiko ortuen emaitzak (lekaleak, ortuariak edo barazkiak) erakusten, eta aroma edo usain gozoak eskualdeko ganadu guztien lagin garrantzitsu baten xuxurlekin nahasten dira sintonia harmonikoan.

Jada udaberrian sartuta, nahiz eta aurten horren itxura handirik ez izan eguraldiaren arabera, apirilaren 15ean, igandean, meatze-herri hau ohiko festarako jantzi zen, eskualdeko nekazaritza, abeltzaintza eta eskulangintza onena bertan jasotzeko.  Aurten ere lore-sasoiaren helduerak apaindu zuen Ortuellako XIV. Azoka.

Azoka bi gunetan banatu zen. Alde batetik, Otxartaga plazan berrogeita hamarren bat postu jarri ziren ortuariekin eta abere-produktuekin. Aldi berean, Udaletxeko plazan, ia ehunen bat abere izan ziren bertaratuen gozamenerako. Bizkaiko herri honetako plazatxo polita korta berezi bihurtu zen, eta bertan abelgorriak, zaldiak, pottokak, moxalak, astoak, ahuntzak eta ardiak izan ziren ikusgai, artzain-txakurrez gain.

Ikusmena, usaimena eta dastamena entzumenarekin osatu eta hobetu ziren, kale eta plazetatik sorturiko hots eta soinuei esker. Goizeko lehen ordutik, bertaratuak kalejiran ibili ziren erraldoiekin, gaita-jotzaile, txistulari eta trikitilarien musika lagun zutela. Abesti eta abesti artean, antolatzaileek zaldien ferraketa-erakustaldia sartu zuten programan, eta moxalen heziera naturala, neska-mutikoek asto gainean ibiltzeko aukera izan zuten, ohiko idi-orga edo gurdia ahaztu barik.

Usadioak esaten zuen bertaratuek dantza-alardearen erritmoan mugitu behar zutela, baina baita harri-zulatzailearen kolpeen arabera ere. Urioste orfeoiaren kontzertua entzun zuten, Eskurtu Txistulari Elkartearekin eta Beheiturri Soinuarekin kalejiran ibili ziren, baita Polunpak taldeko erraldoi eta gaita-jotzaileekin ere. Gainera, landa-giroko jai hau Ortuellako Burdin Gazteak eta Santurtziko Kabiezes taldeetako harri-zulatzaileen erakustaldiarekin osatu zen; hain zuzen ere, aurten 20 urte bete dira kirol-mota hau berreskuratu zenetik Ortuellan, herri hauxe izan zelarik lanbide edo beharleku gogor hau, suaren eta burdinaren poderioz kirol-diziplina bihurtua, suspertu zen lekua.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1