- Azokak
- Ondarroa. Antxoa Egune 2016
Ondarroa
Ondarroa. Antxoa Egune 2016
Noiz: Maiatzak 14. 2016
Aurten ere Ondarroak, Bizkaian, gorazarre egin dio antxoari: bertoko ekonomiarentzat oso produktu berezia da, eta Kantauri itsasoko kostaldean dagoen arrantzaren ezaugarrietako bat.
Joan zen maiatzaren 14ko Antxoa Egunean bertoko produktuez egindako 8.000 pintxo baino gehiago jan zituzten bertaratu zirenek.
Gainera, egun hartarako prestaturiko jarduera-programaz gozatzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek, besteak beste, kultura-ekitaldiak izan baitziren: bertsolariak eta herriko abesbatzaren emanaldia.
Edizio bakoitzean gertatzen den legez, ekitaldiaren antolatzaileek Zilarrezko Antxoa ere eman zuten, urtero ematen den saria azokaren esparruan; aurten Raditxu euskarazko irratiarentzat izan zen.
20/05/2016 Kategoriak: Pasatutako Azokak Etiketak: Ferias