- Azokak
- Muskizko Azoka
Muskizko Azoka
Noiz: Irailak 20. 2015
Joan zen irailaren 20an, eguraldi ezin hobea lagun, Muskizko Azokaren XXXIII. edizioa izan zen San Joan zelaietan. Udalerri honetako berdegune polita, erabat bete zena.
Urtez urte baieztatzen da azoka hau Bizkaiko nekazaritzaren erakusleihorik garrantzitsuenetakoa dela, eta huts egin ezin den hitzordua. 90 saltoki, kalera irten eta gure sukaldeetara hurbil daitezen gure baserri eta ustiategietako produkturik onenak: frutak eta ortuariak, gazta, ogia eta gozokiak, eztia, txakolina, sagardoa, etab.
Erakusleiho bikaina eta sasoiko produkturik onenak eskuratzeko gunea izateaz gain, Muskizen txakolinarekin hitzordu handia izaten da. Beraz, “Bizkaiko Txakolinaren Urrezko Domina” lehiaketaren XXX. edizioa egin zen, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren barruan; guztira 23 marka aurkeztu ziren lehiaketara: 15 zuri, 3 beltz eta beste horrenbeste oilar-begi barietatekoak.
Sariak banatzerakoan, beltzen kategorian, lehen saria Urduñako Tiloxera txakolinarentzat izan zen. Zallako Txabarri txakolinak irabazi zuen saria oilar-begi onenarentzat, eta sari handia Lezamako Andoni Ojangurenentzat izan zen bere Erdikoetxe txakolinarekin zurien artean.
Jai-giro handia eta, berariaz jarritako 90 saltokiez gain, jarduera-eskaintza zabala izan zen familia osoarentzat. Abere eta animalia exotikoen erakusketa, kalitate handiko zaldi-ikuskizunaz gozatu edo poney gainean osteratxoak egiteko aukera interesgarriak izan ziren, eta familia osoarentzat entretenigarriak.
Bestalde, egun egokia izan zen han zeuden txosnen inguruan indarrak berritzeko, aukera baitzegoen ohiko taloa txorizoarekin jateko. Baita aho-sabaia gozatze aldera, hainbat dastapen egiteko aukera ere zenbait gunetan: han zeuden, adibidez, Trueba Zentroak prestaturiko babarrunak edo Muskizko Fernández Terreros familiak prestaturiko txerria.
Labur esateko, azoka honetan ere ez da ezer falta izan!
16/12/2015 Kategoriak: Azoka Egutegia Etiketak: