- Azokak
- Morgako XIX. Azoka
Morga
Morgako XIX. Azoka
Non: Barrio Andra Mari, s/n, 48115 Morga, Vizcaya, Bizkaia
Noiz: Apirilak 28. 2018
Morgako XIX. Azokaren karteleko irudiak emozio zirraragarriak iragartzen zituen. Morgako Udalak apirilaren 28rako, larunbaterako, antolaturiko Azokan, hegazti harrapari eta aizkora batek adierazten zuten urteroko topaketan aurkituko genuena ortuariak eta bertoko eskulangintza baino zerbait gehiago izango zela.
Hegazti harraparien erakustaldiaren ostean, “Euskal Olinpiadak” izan ziren eta bertan gizon-emakumeek osaturiko taldeak lehiatu ziren nor ote zen trebeago, indartsuago, bizkorrago eta gogorrago aizkoraz, harriaz, trontzaz, ingudeaz edo txingez. Euskal kirolak bere aukera izan zuen Morgan, erabateko arrakastaz parte-hartze eta ikusleei dagokienez, sintonia aberatsean Bizkaiko ortuari onenekin. Eguraldi nahasia, ezegonkorra, ez zen eragozpen izan jendetza handia bertan batzeko.
Udaberriko argia ere sartu zen BBKren postuetan, bertoko produktuen kolorea areagotuz, edozelan ere goi-kalitatezko produktuak. Betikoen ahogozamenerako, aurten Morgako Azokan kalean bertan jarri ziren ekoizleak eta eskualde osotik bertaratu zirenei benetako delicatessenak eskaini zizkieten: txakolina, patea, ogia, pastela, eztia, haragia, sagardoa edo gazta.
Morgan aukera izan zen Morga harategiko generoa dastatzeko; Uriarte eta Talleri upategietako txakolina; Eskuolako patea; Sarrikola Ogitegiko eta Labegur-eko ogia eta pastelak; edo Sabin Aranburu eta Bizkaiganeko gaztak. La Gilda del Norte-k kontrapuntua egiten bazuen, Edurtzeta Atutxaren frutak eta barazkiek kontrastea egiten zuten Leyre Txokolateak edo Jesus Olaizolaren eztiarekin.
Jai-giroko menua osatzeko, artisautza edo eskulangintza-postuak ere izan ziren Andra Mari pilotalekuan. Zilar eta alpakazko bitxigintzak, larru, azal edo artilezko osagarriek, xaboi edo zurezko jostailuek izen-abizenak zituzten, eskulangintzari loturiko Maitane Ezkiaga, Hilda Soto, Bittor Arrieta, Miren Bueso, Josune Amundary, Esther Cebadero, Suso Bitxigintza, Ana Sanchez, Endika Gil, Montse Fernandez, Felix Larrañaga, Ageda Goikoetxea, Manuel Izquierdo edo Laura Rojas-enak, adibidez.
Eta adin guztiak pozik lagatzeko, umeentzako jolasak ere izan ziren. Txikienentzat ere erakargarria izan zen Azoka, beraien entretenimendurako rokodromoa eta puzgarriak jarri ziren eta. Festa, tradizioa eta lurreko produktuak ederto uztartzen dira, eta aurten ere egiaztatu zen hori sasoi honetan Bizkaian izaten den azokarik klasikoenetako batean.
03/05/2018 Kategoriak: Pasatutako Azokak Etiketak: