• Azokak
  • Loiuko Eskulangintza eta Gastronomia Azoka

Loiu

Loiuko Eskulangintza eta Gastronomia Azoka

Noiz: Urriak 15. 2017

Joan zen igandean, urriaren 15ean, ohikoa den Eskulangintza eta Gastronomia Azoka izan zen berriro Loiuko herri-gunean, aurten hogeita bosgarren edizioa, hain zuzen ere.  

Guztira 46 postu jarri ziren Bizkaiko udalerri honetan, Herriko plazaren eta Alonsotegi plazaren artean, eta horietan euskal nekazaritzaren produkturik onenak bisitarientzat aukera zabalarekin: ortuariak, kontserbak, txakolina, gazta, euskal pastela, txerrikia, patea, eztia, txokolatea, garagardoa, marmelada eta baserriko hanburgesak.

Azokak goizeko hamarretan zabaldu zituen ateak, eta gainera hiru stand jarri ziren talo eta txorizo gozoa jateko bertoko sagardoarekin. Aurreko edizioetan legez, ez zen falta izan txakolin eta baserriko oilaskoaren ohiko dastatzea, eguerditik aurrera txiker eta nagusien ahogozagarri.

Era berean, udal-pilotalekuan jarritako 30 artisau-postuetan bisitariek eskuz egindako hainbat produktu erosi ahal izan zituzten, horien artean bitxiak, zaku termikoak, kandelak, umeentzako osagarriak eta kosmetika ekologikoa nabarmenduz.

Azokan traktore eta nekazaritzako makinen erakustaldia ere izan zen, baita abere-erakusketa ere, non askotariko animaliak ikusi ahal izan ziren: paumak, paita edo ahateak, ardiak, alpakak, ñanduak, Enkarterrietako astoak, idiak, poniak, kanguruak, eta hainbat arrazatako behiak eta ahuntzak.

Merkatuaren hogeita bosgarren urteurrena zela eta, antolatzaileek omenaldia egin zieten duela 25 urte herriko azoka ezagun hau, dagoeneko Bizkaian ohikoa bihurtu dena, bultzatzen hasi ziren baserritarrei.

Jaieguna 13:00etan amaitu zen Bizkaiko Herri Kirol Ligako finalarekin, Piratak HKT (Arratzu) eta Ereño-Buluku HKT (Ereño) taldeen artean jokatua, eta herri-kirolen erakustaldia ere izan zen.

INICIAR SESIÓN

Produktua saskira sartu da

1