- Azokak
- LOIUKO AZOKA
Loiu
LOIUKO AZOKA
Non: Alonsotegi eta Herriko plazak
Noiz: Urriak 16. 2016
Joan zen igandean, urriaren 16an, Loiuk bere ohiko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka bizi izan zuen; jendetza handia ibili zen egun osoan Alonsotegi plazan, Herriko Plazan eta Zabaloetxeko udal-pilotalekuan prestaturiko standetan.
Azoka honen hogeita laugarren edizioak programa bete-betea izan zuen, eta elikagaien eta abereen ohiko erakusketez gain, aurten oilaskoa eta Bizkaiko txakolina dastatu ahal izan zituzten bertaratuek. Kirolak eta musikak ere beren tartea izan zuten egunean zehar, euskal herri-kirolen erakustaldiekin eta fanfarriaren jardun alaiarekin.
Lehen sektoreari eskainitako egun hau zela-eta, Bizkaiko herri honek omenaldia egin zien Loiuko emakume saltzaileei: gure baserrietako figura tradizional honen zeregina izan da urte askoan gure herrietako denda edo saltokiak ortuko gairik onenez hornitzea.
Azokan nabarmena izan zen egun osoan jai-giro ederra, guk ondorengo irudi-galerian jaso duguna.
20/10/2016 Kategoriak: Pasatutako Azokak Etiketak: Ferias